Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1999134 zk.- 1999/07/15 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 12611 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

AGINDUA, 1999ko ekainaren 4koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Galdakaoko (Bizkaia) "Eguzkibegi Ikastola" ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitateak gehitzeko baimena eskatuz Galdakaoko (Bizkaia) "Eguzkibegi Ikastola" ikastetxe pribatuaren titularraren legezko ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da.

Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak espedienteari eta indarrean dagoen legeriak eskatutako agiriak erantsi zaizkio.

Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatuei baimena emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EAO), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko EAO), eta gai horretan aplikagarri diren eta indarrean dauden gainerako legeak ikusi ondoren, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– 1999/2000 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate 1 gehitzeko baimena ematea ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari:

Kode zk.: 48004635

Lurralde Historikoa: Bizkaia

Udalerria: Galdakao

Herria: Galdakao

Izen espezifikoa: "Eguzkibegi Ikastola"

Helbidea: Egia auzoa, 12

Titularra: Cooperativa Galdakao

Baimena: Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate 1 gehitzea.

Ondoriozko osaera:

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 7 unitate 175 ikasposturako edukieraz.

– Lehen Hezkuntza: 12 unitate 300 ikasposturako edukieraz.

– Hezkuntza Berezia: 2 unitate.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate 240 ikasposturako edukieraz.

2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleei dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikaspostuen kopuruari, eskola–unitate bakoitzeko irakasle/ikasle gehieneko erlazioari eta irakasleen titulazio eta espezializazioari dagokienez, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuan (26ko EBO) xedatutakoari egokitu beharko zaio ikastetxea.

4. artikulua.– Ikastetxeak indarreko legerian ezarritako higiene, akustika, bizigarritasun eta segurtasun neurriak bete behar ditu.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen–emateak ez du esan nahi, inolaz ere, hezkuntza itunen araubidearen bitartezko laguntzarik lortu denik.

Bigarrena.– Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi–errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Herriko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko ekainaren 4a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Deskribatzailea: