
Agintariak eta Langileak
Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
175/1998 DEKRETUA, uztailaren 21ekoa, Gizarte Ekonomiako zuzendariaren kargu-kentzea xedatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. ataleko j) idazatian, 26. ataleko 6. idazatian eta 29. atalean ezarritakoaren arabera, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko uztailaren 21ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
1. atala.– Felipe Yarritu Díez jauna, berak eskatuta, Gizarte Ekonomiako zuzendariaren kargutik kentzea eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. atala.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 1998ko uztailaren 21ean.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Justizi, Ekonomi, Lan eta
Gizarte Segurantza sailburua,
SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.