Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1998125 zk.- 1998/07/06 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 12509 Xedapena Pdf formatuan

Iragarpenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza

EDIKTUA, 1998ko martxoaren 10ekoa, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariarena. Ediktu honen bidez, 950/93 itzultze-espedienteari buruz hartutako erabakia jakinarazten zaio Centol Alba, Milagros enpresari, zeinak espediente hori berraztertzeko eskatu baitzuen.

Desiderio Vicente Vicentek, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak, honako hau

JAKINARAZTEN DU:

Centol Alba Milagros enpresak, Herri-Administrazioen Lege–Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 105.1 atalean xedatutakoari jarraiki, 950/93 itzultze-espedientea berraztertzeko eskatu zuen. Eskabide hori ebatzi dugularik, honako hau deklaratzea erabaki dugu: alde batetik, itzultze-espedienteari amaiera emanez, 1993ko irailaren 10ean hartutako erabakia baliogabetzea bidegabekoa dela, eta, bestetik, prozedura horretan egindako jarduera guztiak Zuzenbidearekin bat datozela. Hala ere, ez dugu enpresari hori guztia postaz jakinarazterik izan, hark jakinarazpenetarako adierazi zigun helbidera jo dugun arren. Beraz, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 atalean xedatutakoa aplikatuz, ediktu honen bitartez jakinarazten diogu hori guztia, eta ohartarazten diogu ezen, ediktua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean, errekurtso arrunta aurkez diezaiokeela Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeari.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko martxoaren 10a.

Enplegu eta Prestakuntza zuzendaria,

DESIDERIO VICENTE VICENTE.