
Iragarpenak
Osasuna; Osakidetza
IRAGARPENA, Biologoen Elkargo Ofizialak aurkezturiko 2736/1996 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesatu direnei epea jartzeko dena.
Interesatu den orori hau jakinarazten zaio: Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan Biologoen Elkargo Ofizialak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu duela Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 1996ko uztailaren 23ko Akordioaren aurka, zeinaren bidez ezetsi egin baitzen urtarrilaren 17ko 45/1996 Erabakiaren aurka aurkeztutako errekurtso arrunta. 45/1996 Erabakiaz, Osakidetzan hainbat espezialitateko Arloko Espezialistaren kategorian hutsik dauden lanpostuak betetzeko hautatze-saioetarako deia egin zen. Horiek horrela, interesatuei bederatzi eguneko epea ematen zaie autoetara aurkezteko eta azaltzeko.
Vitoria-Gasteiz, 1996ko abenduaren 19a.
Lege Aholkularitzako zuzendariordea,
FELIX OCHOA IBÁÑEZ.