Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1997015 zk.- 1997/01/23 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 01214 Xedapena Pdf formatuan

Iragarpenak

Osasuna; Osakidetza

DEIALDIA, Osakidetzarena (Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila), sareko zentroetarako termometroak eskuratzeko lehiaketa publikoaren berri ematen duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza, Osasun Sailari atxikitako erakunde autonomoa (Araba kalea 45 - E - 01006 Vitoria-Gasteiz - Araba; telefonoa: 945-182000; faxa: 945-137630).

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Ekonomi Araubidea eta Kontrataziorako Zuzendariordetza.

c) Espediente zenbakia: 110/20/1/00598/9999/ 1296-A.I.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: sareko zentroetarako termometroak eskuratzea.

b) Loteak: ez

c) Gauzatzeko lekua: sareko zentroak.

d) Gauzatzeko epea: 1997 ekitaldian zehar zentroek egindako eskarien arabera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 13.999.496 PTA.

5.– Behin-behineko fidantza: 279.990 PTA.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria eta posta kodea, d) Telefonoa, e) Faxa: 1 puntuan adierazitakoak. f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: -

7.– Kontratistaren betebeharrak.

Kaudimen ekonomikoa eta finantza arlokoa: deklarazio bat, azken hiru ekitaldietan enpresak, guztira, egin dituen negozio eta hornidurei edo zerbitzuei buruzkoa (aukeran, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko 13/1995 Legearen 16. atalean adierazitako bideen bitartez ere kreditatu ahalko da).

Kaudimen teknikoa: honako agiriak aurkeztu beharko dira:

– Azken hiru ekitaldietan enpresak egin dituen horniduren zerrenda (zenbatekoak, datak eta destino publikoa edo pribatua izan duten zehaztuta); horri guztiari, dagozkion egiaztagiriak erantsiko zaizkio.

– Hornigaien lagin eta deskripzioak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 1997ko otsailaren 18ko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio alorreko eta berariazko klausulen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: 1 puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 3 hilabete eskaintzak jendaurrean irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: aldaerak onartuko dira.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria: 1 puntuan adierazitakoa. d) Eguna: 1997ko otsailaren 21a (Estatuaren Kontratuetarako Arautegi Orokorreko 100. atalean adierazitako prozeduraren araberako eskaintzarik jasotzen ez bada). e) Ordua: 10:30.

10.– Bestelako argibideak: -

11.– Iragarpen gastuak: esleipendunaren kontura izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko urtarrilaren 13a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

ÁNGEL CANCELO CALVO.