Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1997015 zk.- 1997/01/23 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 01206 Xedapena Pdf formatuan

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia

EDIKTUA, borondatezko porrotari buruzko 566/96 prozeduratik datorrena.

River Joyeros, S.L. enpresaren izenean Catalina Bengoechea Martorell prokuradoreak eskatuta epaitegi honetan 566/96 zenbakiarekin burutzen ari den porrot-epaiketan hartutako Erabakiaren bitartez, 1996ko abenduaren 16an egindako Hartzekodunen Batzar Nagusian sindikoak izendatu zirela jakinaraztea ebatzi zen eta, dagoeneko, sindiko horiek beren karguez jabetu dira. Hauek dira: Raimundo Arribas Gómez (Lan-bulegoko helbidea: Gasteizko hiribidea, 22 bis, 1. solairua, Vitoria-Gasteiz; telefonoa: 13-11-90), Jaime Orive Villar (Lan-bulegoko helbidea: Beheko Harresien kalea, 13, 1.a C, Vitoria-Gasteiz; telefonoa: 23-06-50) eta Juan Antonio Zárate Pérez de Arrilucea (Lan-bulegoko helbidea: Manuel Iradier, 7, 4.a, Vitoria-Gasteiz; telefonoa: 23-28-48). Ikututako guztiei jakinarazten zaie sindiko horiei entregatu behar diotela porrot egin duenari dagokion guztia.

Vitoria-Gasteizen emana, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko abenduaren hogeian.

IDAZKARIA.