Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1997015 zk.- 1997/01/23 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 01201 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa

AGINDUA, 1996ko abenduaren 5ekoa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, Eibarren (Gipuzkoa) 10 gizarte-etxebizitza eta trastetegiak —atxikitako eranskinak—esleitzeko espedientea hasteko zen 1995eko martxoaren 20ko agindua aldatzen duena.

Sail honen 1995eko martxoaren 20ko agindu batez Eibarren (Gipuzkoa) 10 gizarte-etxebizitza eta trastetegiak -atxikitako eranskinak- esleitzeko espedientea hasitzat jo zen. Agindu horren hirugarren xedapenean hau esaten da:

«Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 20ko 109/1993 Dekretuaren 33.3 atalean eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 1994ko apirilaren 29ko Aginduaren 21. atalean xedatutakoaren arabera, hamar (10) gizarte-etxebizitza eta trastetegiak, atxikitako eraskinak, esleipen ihardunbidetik kanpo uztea; horrela, udalerri horretako Ardanza Ihardute Unitatean egindako desjabetze espedienteen ondoriozko beharrei erantzun ahal izango zaie. Etxebizitza eta atxikitako trastetegiak artez esleituko dira eta Sailak Gipuzkoan duen Lurralde Ordezkariaren erabakiz egin ere, eskegileen familia osakerei azalerak egokitu ondoren. Gizartezko etxebizitzen finantza eta lege jaurbideari buruzko apirilaren 20ko 109/1993 Dekretuaren Gehigarrizko Xedapenetatik Seigarrenean jasotako ihardutze-irizpideak kontutan hartuz esleituko dira etxebizitza horiek bai eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren jabetzapeko gizarte etxebizitzen esleipenari buruz Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak emandako 1994ko apirilaren 29ko Aginduaren 22. atalean jasotakoak ere.»

Gerora, 1995eko azaroaren 23an, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak eta Eibarko Udaleko alkateak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, gehienez babes ofizialeko 150 etxebizitza eraikitzeko sustapena egiteko nahitaezko desjabetzako jarduketa sistema erabiliz.

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak 19 zenbakia duen etxebizitzetarako jarduketa unitatean (Ardanza) babes ofizialeko jaurpideren batez etxebizitzak sustatzea nahi du; horregatik, gertu dago jarduketa unitate hori desjabetzeko kudeaketa bere gain hartzeko.

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila Eibarko Ipuruako arean 10 gizarte-etxebizitza sustatzen ari da, Lurraren Araubide eta Hiri-Antolaketari buruzko Legearen Testu Bategina onartzeko den ekainaren 26ko 1/1992 Legegintzako Errege Dekretuko Gehigarrizko Xedapenetatik Laugarrenean adierazitakoa betez; eta Euskal Autonomi Elkarteko Gizarte-Etxebizitzen Finantza-Neurri eta Erregimen Juridikoari buruzko apirilaren 20ko 109/1993 Dekretuko Gehigarrizko Xedapenetatik Seigarrenean ezarritako baldintzekin bat etorriz.

Momentu honetan, alde biek egokitzat jotzen dute 1995eko azaroaren 23ko lankidetza-hitzarmenean erantsitako planoan adierazten den mugaketaren barruan dauden ondasun eta eskubideei dagokien desjabetze-prozedurarekin baino ez hastea. Horrela, 19 zenbakia duen etxebizitzetarako jarduketa unitatea (Ardanza) urbanizatzeko lanei ekiteko aukera utziko da, bai eta babes ofizialeko etxebizitza multzo bat sustatzeko ere, jarduketa honen eraginpean dauden gainerako lagunei beste etxebizitza bat emateko, beti ere, etxebizitzen legezko okupatzaile baldin badira.

Sail honetako sailburuaren 1994ko apirilaren 29ko aginduan jasotako esleipen-prozedura orokorretik kanpo geratuko diren etxebizitzen kopurua zehazteko organo eskuduna sail honetako sailburua da, Euskal Autonomi Elkarteko Gizarte-Etxebizitzen Finantza-Neurri eta Erregimen Juridikoari buruzko apirilaren 20ko 109/1993 Dekretuko 33. atalarekin bat etorriz. Sailburu horri dagokio, halaber, toki-korporazioei besterendu beharreko -eta ondoren errentan emateko- etxebizitzen kopurua zehaztea, Eusko Jaurlaritzaren 109/1993 Dekretuko 45.3. atalean agintzen den moduan.

Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko Legearen 105.2. atalean ezartzen denaren arabera, administrazio publikoek une oro zuzen ditzakete, dela ofizioz dela interesatuek eskatuta, beren egintzetan burututako akats materialak, egitezkoak zein aritmetika mailakoak.

Hori guztia kontutan hartuta, aipatu diren lege-manuak eta kasu honetan eta orokorrean aplikatzekoak diren gainerako manu bateragarriak ikusi ondoren, hau

XEDATU DUT:

Eibarren (Gipuzkoa) 10 gizarte-etxebizitza eta trastetegiak –atxikitako eranskinak– esleitzeko espedientea hasteko, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak 1995eko martxoaren 20an emandako aginduaren hirugarren xedapena aldatzea. Honela geldituko da:

«Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 20ko 109/1993 Dekretuko 33.3. atalean eta orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 1994ko apirilaren 29ko Aginduko 21. atalean agindutakoarekin bat etorriz, esleipenerako prozedura orokorretik kanpo uztea hamar (10) gizarte-etxebizitzok eta trastetegiok –atxikitako eranskinak– Eibarko Ardanza Jarduketa Unitateen gainean egindako desjabetze-espedienteen ondorioz sortutako etxebizitza-beharrei erantzuteko.

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailak Eibarko udalari 10 gizarte-etxebizitza eta trastetegiak –atxikitako eranskinak– emango dizkio babes ofizialeko etxebizitzen moduluaren %20ko prezioaz.

Udala beharturik egongo da etxebizitza horiek errentan ematera, lankidetza-hitzarmeneko hirugarren xedapenean adierazitako desjabetzak hartzen dituen etxebizitzen legezko okupatzaileei, modalitate horretan beste etxebizitza baterako eskubideaz baliatzen badira. Hala agintzen da Euskal Autonomi Elkarteko Gizarte-Etxebizitzen Finantza-Neurri eta Erregimen Juridikoari buruzko apirilaren 20ko 109/1993 Dekretuan.»

Agindu erabakitzaile honek administrazioko bidea agortzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko abenduaren 5a.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.


Deskribatzailea:

Aurreko Erreferentziak: