
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
AGINDUA, 1996ko abenduaren 17koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Bilbaoko (Bizkaia) San José ikastetxe pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.
Ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko baimena eskatuz Bilbaoko (Bizkaia) «San José» ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren legezko ordezkariak hasiarazitako espedientea ikusi da.
Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Historikoko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak espediente horri.
Unibertsitatekoak ez diren araubide orokorreko irakaskuntzak erakusteko baimenak ikastetxe pribatuei emateko den apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EBO) eta indarreko eta gai horretan erabiltzeko diren gainerako legeak ikusi ondoren, hau
ERABAKI DUT:
1. atala.– Bilbaoko (Bizkaia) udalerriko Iparragirre kaleko 24an dagoen, 48002262 kode zk. duen eta titulartzat «PP. Agustinos» delakoa duen «San José» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren izen espezifikoaren aldaketari baimena ematea, aurrerantzean «Padre Andrés de Urdaneta» Haur Hezkuntzako ikastetxea deituko dela.
AZKEN XEDAPENA
Bakarra.– Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera bi hilabeteko epe baten barruan Administrazioarekiko auzi–errekurtsoa aurkeztu ahal izango da agindu honen aurka.
Vitoria-Gasteiz, 1996ko abenduaren 17a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.