Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1997015 zk.- 1997/01/23 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 01193 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa

AGINDUA, 1996ko azaroaren 19koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen ebaluazioari buruzko uztailaren 16ko Aginduaren hutsak zuzentzeko dena.

1996ko abuztuaren 9ko 152 zk.ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaraturiko agindu horretan huts bat dagoela ikusi ondoren, honako zuzenketa hau egin da:

Honela esaten zuen:

«11. atala.– Kalifikazioak.

1.– 1992ko urriaren 30eko Aginduak ezartzen duen eskala kualitatibora egokitu dira kalifikazioak: Bikain, Oso Ongi, Ongi, Nahikoa eta Gutxiegi. Kalifikazioak agirietan jasoko dira, aipatutako aginduaren arabera, ebaluazio-aktetan hain zuzen ere. Ebaluazio-akten edukia agindu honen I. eraskinean azaltzen den ereduari egokituko zaio eta irakasle-taldeko kide guztiek izenpetuko dituzte, ikastetxeko zuzendariaren oniritzia izango dutelarik. Oinarrizko hezkuntzako eskolaketa-liburuan ere jasoko dira kalifikazioak.»

Eta honela esan behar du:

«11. atala.– Kalifikazioak.

1.– 1992ko urriaren 30eko Aginduak ezartzen duen eskala kualitatibora egokitu dira kalifikazioak: Bikain, Oso Ongi, Ongi, Nahikoa eta gutxiegi. Kalifikazioak agirietan jasoko dira, aipatutako aginduaren arabera, ebaluazio-aktetan hain zuzen ere. Akta horiek irakasle-taldeko kide guztiek izenpetuko dituzte, ikastetxeko zuzendariaren onoritzia izango dutelarik. Oinarrizko hezkuntzako eskolaketa-liburuan ere jasoko dira kalifikazioak.»


Deskribatzailea:

Aurreko Erreferentziak: