Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1997015 zk.- 1997/01/23 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 01191 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapenak

Herrizaingoa

AGINDUA, 1996ko abenduaren 11koa, Herrizaingo sailburuarena, indarkeriazko ekintzetan kalte pertsonalak jasan dituztenei giza­laguntza eta psikologia-zainketa ematen dizkieten erakundeentzako dirulaguntzak emateko dena.

Herrizango sailburuaren 1996ko urriaren 30eko Aginduaren bitartez (1996ko azaroaren 12ko EHAA, 218 zk.) arautu ziren dirulaguntza horiek, hau da, indarkeriazko ekintzetan kalte pertsonalak jasan dituztenei giza–laguntza eta psikologia–zainketa ematen dizkieten erakundeentzako dirulaguntzak. Eta Aginduaren seigarren atalean xedatutakoa betez, behin Batzorde Teniko Ebaluatzaileak 1996ko azaroaren 29ko bileran proposatutakoa kontutan hartu ondoren, hau

ERABAKI DUT:

1. atala.– Dirulaguntza esleitzea ondoko erakundeei adierazitako proiektuak burutu ditzaten, bertan zehazten diren eduki eta zenbatekoen arabera:

Denon Artean-Paz y Reconciliación

Proiektua: «Atención psicológica a las Víctimas del Terrorismo».

Zenbatekoa: 1.800.000 PTA.

Proiektua: «Apoyo humano a las Víctimas del Terrorismo».

Zenbatekoa: 200.000 PTA.

Jóvenes por la paz:

Proiektua: «Atención psicológica a las Víctimas del Terrorismo».

Zenbatekoa: 250.000 PTA.

Proiektua: «Apoyo humano a las Víctimas del Terrorismo».

Zenbatekoa: 100.000 PTA.

Coordinadora Gesto por la Paz

Proiektua: «Apoyo humano a las Víctimas del Terrorismo».

Zenbatekoa: 250.000 PTA.

2. atala.– Kanpoan uztea agindu honetako zerrendan agertzen ez diren gainerako eskabideak; horretarako, kontuan hartu dira deialdiaren berri ematen duen aginduko hautaketa-irizpideak eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak denboraz edo formaz oker egotea.

3. atala.– Onuradunek, urriaren 30eko Aginduan adierazitako betebeharrez gainera, ondoren adierazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte Indarkeriak Kaltetutakoentzako Laguntza-Bulegoan (Lege Araubideko Zuzendaritza, Herrizaingo Saila, Eusko Jaurlaritza); horretarako epea, laguntzen diren proiektuak bukatu eta bi hilabetekoa izango da, eta beti ere urtebete baino lehen agindu hau ematen denetik:

a) Txosten bat, emandako dirulaguntzak nola aplikatu diren azaltzen duena.

b) Egindako gastuen justifikazioa, jatorrizko faktura eta ordainagirien bidez edo kopia konpultsatuen bidez.

c) Laguntzen den proiektuen inguruan egindako programa, iragarki, argazki eta gainerako material idatzi edo ikus–entzunezkoaren aleak. Bertan, espreski agertu beharko da Herrizaingo Sailaren laguntzaren aipamena.

d) Helburu horrekin berarekin jasotako beste edozein laguntzaren aipamena.

e) Kontratatutako langileen kasuan, derrigorrez aurkeztu beharko dira eredu ofizialaren araberako nominak, eta horiekin batera Gizarte Segurantzako kotizazioaren egiaztagiriak.

f) Aldibaterako kolaboraziak justifikatzen dituzten ordainagirietan datu hauek jaso beharko dira: jasotzailearen datuak, NAN, zein kontzeptutan ordaintzen zaion eta PFEZi dagokion atxikipena.

4. atala.– Dirulaguntza jasotzeak dakartzan eginbeharrak betetzen ez badira, galdu egingo da horiek jasotzeko eskubidea, eta ordurarte emandako eta jasotako dirukopurua itzuli beharko da, legez aplikatzekoak diren interesak eta guzti. Eta hori, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzeen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedatzen denari men eginez egingo da.

5. atala.– Agindu honek administrazio bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka addministrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, argitaratu eta bi hilabeteko epearen barruan.

Errekurtso hori jarri nahi izanez gero, aldez aurretik eman beharko da horren berri, Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko Legearen 110.3 atalean adierazitako moduan.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko abenduaren 11.

Herrizango sailburua,

JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.


Deskribatzailea: