
Agintariak eta Langileak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
ERABAKIA, 1997ko urtarrilaren 7koa, Lehendakaritzaren idazkariarena, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzako Goi-Kargudunaren Idazkari lanpostua izendapen librez betetzeko deialdi publikoari erabakia ematen diona.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2 c) atalean eta Zerbitzu Zuzendaritzan Goi Kargudunaren idazkari izateko lanpostu bat aukerako izendapenez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duen Lehendakaritzaren idazkariaren 1996ko azaroaren 8ko Erabakiaren laugarren oinarri-arauean (1996ko azaroaren 25ko EHAA) xedatutakoaren arabera, hauxe
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.– Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzako Goi-Kargudunaren Idazkari, C/D taldea, 18. maila, 001001 kodea, 23 dotazio zenbakia, Margarita López García anderea izendatzea.
Bigarrena.– Izendapenak jabetza hartzen den unetik aurrera izango du indarra.
Erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean. Errekurtsoa jarri aurretik sail hau jakinaren gainean jarri behar da, Herri-Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko Legearen 110.3 atalean ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 1997ko urtarrilaren 7a.
Lehendakaritzaren idazkaria,
JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.