
Iragarpenak
Zaldibiako Udala
IRAGARPENA, Zaldibiko planeamenduko Arau Subsidiarioetako Hiri Area 1eko 7. Hirigintzako Jarduera Unitatean hirigintza- baimenak eten direla jakinarazten duena.
Zaldibiko udal batzarrak 1.996ko abenduaren 11n egindako osoko bilkuran, batzarkideen gehiengo absolutuaren aldeko botuekin, beste batzuen artean, erabaki zuen:
Herrian indarrean dauden planeamenduko Arau Subsidiarioetako Hiri Area 1eko 7. Hirigintzako Jarduera Unitatean hirigintza baimenak etetea, indarrean dagoen Lur Legeak ezartzen dituen ondorioekin.
Adierazitako hirigintzako jarduera hori Etxabe-enea etxearen inguruan aurkitzen da, Larraitz aldera doan bidearen gaikaldean, Gaztinadi aldera.
Aipatu Legearen 102.1 artikuluak eta Planeamenduko Erregelamenduaren 117.2 artikuluak xedatzen duena betez, erabaki hau argitara ematen da, guztiek ezagutu dezaten.
Zaldibia, 1996ko abenduaren 16a.
ALKATEA.