Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1997003 zk.- 1997/01/07 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 00276 Xedapena Pdf formatuan

Iragarpenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa

ERABAKIA, 1996ko azaroaren 25ekoa, Etxebizitza eta Arkitektura zuzendariarena, "Bilboko Laguna kalean 24 etxebizitza eraikitzeko oinarrizko proiektu eta burutze proiektuaren idazketa lanak" esleitzen dituena.

1996ko urriaren 24ko Erabakiaz hasi zen espediente hori eta, aurkeztu diren proposamenak aztertu direnez, bidezkoa da lehiaketa ebaztea.

Ondorioz, hau

ERABAKI DUT:

1.– Vicente Enmanuel Andrés jaunari esleitzea «Bilboko Laguna kalean 24 etxebizitza eraikitzeko oinarrizko proiektu eta burutze proiektuaren idazketa lanak». Kontratuaren orotariko aurrekontua, %16ko BEZ barne, zazpi milioi ehun eta laurogeita hamabi mila (7.192.000) pezetakoa da hasieran. Horretatik, lau milioi ehun eta bedederatzi mila zazpiehun eta hamalau (4.109.714) pezeta Sail honek 1996. urterako dituen aurrekontuen pentzutan ordainduko da eta hiru milioi laurogeita bi mila berrehun eta laurogeita sei (3.082.286) pezeta 1997. urteko ekitaldian. Azken prezioa, nolanahi ere, ekainaren 17ko 2512/1977 Errege Dekretuan arkitektoen ordain-saritarako finkatzen diren tarifak aplikatzearen ondoriozkoa izango da, hots, 1.8.1 eta 10.1 (Administrazioarentzako lana denez 1.8.1. tarifaren ondoriozko emaitzari %20koa kenduko zaio).

2.– Esleipendun horri behin-betiko fidantza eratu beharra ezartzen zaio. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailean egin beharko da hori, erabakia jakinarazi eta 15 eguneko epean. Fidantzaren diru-zenbatekoa kontratuaren orotariko aurrekontuaren %4koa izango da, beraz, berrehun eta laurogeita zazpi mila seiehun eta laurogei (287.680) pezeta.

Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango da, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zuzenduta. Jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko azaroaren 25a.

Etxebizitza eta Arkitektura zuzendaria,

JAVIER MARÍA TELLERÍA ELORZ.