Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1997003 zk.- 1997/01/07 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 00224 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapenak

Herrizaingoa

ERABAKIA, 1996ko azaroaren 26koa, Lege Araubideko zuzendariarena. Beronen bitartez, epea jartzen zaie ondoko honetan interesatu izan daitezkenei: 1996ko otsailaren 23ko Segurtasun sailburuordearen Erabakiaren aurka Unión General de Trabajadores-ek aurkezturiko eta Euskal Herrriko Auzitegi Nagusian abian den 1449/96-2 zenbakidun AAEn. Ertzaintzako karrerako oinarrizko eskalako funtzinarioentzat, krimen ikerketako oinarrizko ikastaro egin ahal izateko deialdia egiten da (1995-12-22ko EHAA) 1995eko azaroaren 21eko Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren Erabakiaz; bada erabaki honen aurkako errekurtso arrunta ezetsi egiten du sailburuordearen aipatu erabakiak.

Ertzaintzako karrerako oinarrizko eskalako funtzinarioentzat, krimen ikerketako oinarrizko ikastaro egin ahal izateko deialdia egiten da Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko azaroaren 21eko Erabakiaren bitartez, zeinaren aurka aurkeztu zen errekurtso arrunta ezetsi egiten baitu Segurtasun sailburuordearen 1996ko otsailaren 23ko Erabakiak, bada Unión General de Trabajadores-ek azken erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (1449/96-2 zenbakidun AAE) aurkeztu duelarik; eta apirilaren 30eko 10/1992 Legeak ezarri zion idazketa duen Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioari buruzko Legearen 64. atalean aurreikusitakoarekin bat eginik, jatorrizko espedientea igortzeko eskatu denez gero, kontu eginik maiatzaren 14ko 108/1996 Dekretuak Herrizaingo sailaren egitura organikoa finkatzen duela, eta dekretu honen 7. atalak Lege Araubideko Zuzendaritzari damaizkion eskumenez baliatuz, oraingo honekin epea jartzen zaie erreferentziako prozeduran interesatu izan daitezkenei. Hala, idazki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasita bederatzi eguneko epearen barruan, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Salan, aipatu prozeduran barruan, euren legezko interesen defentsa egin ahal izan dezaten.

Eta oraingo hau dagit bidezko ondorioak izan ditzan.

Vitoria-Gaisteiz, 1996ko azaroaren 26a.

Lege Araubideko zuzendaria,

JOSÉ LUIS AURTENETXE GOIRIENA.


Deskribatzailea: