Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1997003 zk.- 1997/01/07 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 00214 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa

AGINDUA, 1996ko azaroaren 29koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Arrietako udalak euskarazko eskoletan diharduten langileen ordezkapenetarako dirulaguntzen Erabakiaren aurka aurkeztutako errekurtso arrunta ebazten duena.

1996ko urriaren 1eko Erabaki bidez, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak 1995/1996 ikasturteko urtarrila-ekaina epeari zegozkion ordezkapen dirulaguntzak eman zituen.

Aipatu Erabakiaren 2. atalak ezarritakoari jarraiki, Arrietako udalak errekurtso arrunta aurkeztu zuen berari emandako dirulaguntza berrikusi ahal izateko.

Horren ondorioz, Arrietako udalak aurkeztu duen dokumentazioa aztertu ondoren, honakoa

XEDATU DUT:

1. atala.– Arrietako udalak aurkeztutako errekurtso arrunta onartzea, ondorengo moduloen araberako dirulaguntza emanez.

KONTRATU ORDAINTZEN ESKOLA IKASLE

KOPURUA DEN EPEA ERRITMOA KOPURUA DIRUKOPURUA GUZTIRA

1 HILABETE 1 5 1 97.000 97.000

2. atala.– Agindu honek agortutzat ematen du administrazio bidea eta beronen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du Arrietako udalak Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusiaren aurrean, bi hilabeteko epea izanik agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzibidea Arauzkotzeko Legearen 58. atalak dioenaren arabera. Aldez aurretik, Herri-Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 110.3 atalean xedatutakoaren arabera, organo honi eman beharko zaio errekurtso horren berri.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko azaroaren 29a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.


Deskribatzailea: