|
| HAUTESKUNDEAK
ERAKUSTALDIAK
HAUTESKUNDEAK
Boto elektronikorako Demotek© sistema era guztietako
hauteskunde-prozesuetan erabili da. Bertan, nazio-mailako eta
nazioarteko mundu politiko, juridiko, zientifiko eta unibertsitarioko
pertsona ospetsuek, ikuskatzaileek eta enpresa interesdunek parte
hartu dute.
Hona hemen Demotek© sistemaren bidez egindako hauteskunde-prozesu
adierazgarrienen laburpena. Dena dela, argi eta garbi adierazi
nahi dugu prozesu horietan guztietan boto elektronikorako sistema
hori balio juridiko eta legal osoz ezarri dela, Kataluniako autonomia-hauteskundeetako
proba eredugarrian izan ezik.
| - |
EHUko Errektoretzarako Hauteskundeak, 2008-05-22
Hautagai bakarra zegoenez, Euskal Herriko Unibertsitateko
Errektoretzarako hauteskundeak itzuli bakar batean egin
ziran, Demotek© sistema erabilita. Hauteskunde
horiek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Kanpusetan egin ziran,
sufragio unibertsal eta boto haztatu bidez; 55.000 hautesle
inguru zeuden zentsuan, lau Unibertsitate-sektoretan banatuta:
SA (Irakasle-Doktore Iraunkorrak), SB (Gainerako irakasleak),
SC (Ikasleak) eta SD (Administrazio eta zerbitzuetako langileak).
Bozketa elektronikoa normaltasun osoz eta gorabehera barik
garatu zen, 38 hautesleku eta 72 mahaitan, ; horretarako
guztira 96 hautestontzi elektroniko eta 350.000 hauteskunde
txartel erabili ziran. Gainera, aipatu behar da ia 6.000
hauteslek boto elektornikoa emateko Demotek©
sistema erabili zutela..
|
| |
|
| |
|
| - |
Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoretzarako hauteskundeak,
04/03/24an eta 04/04/01ean
Boto elektronikorako Demotek© sistema legezko
balio osoz eta lehen aldiz ezarri zen Errektoretzarako 2004ko
hauteskundeetan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako campusetan,
hain zuzen ere. 60.000 hautesle, 39 hautesleku eta 78 mahai
egon ziren, 100 hautestontzi elektroniko erabili behar izan
ziren eta 2.000.000 hauteskunde-txartel egin ziren.
Hauteskundeetan, bi bira edo bi bozketa-egun egon ziren.
Lehenengo bozketa martxoaren 24an izan zen, eta Errektoretzarako
zazpi hautagai egon ziren. Bigarrena, ostera, apirilaren
1ean izan zen, eta hi hautagai baino ez ziren egon. Bi bozketotako
hauteskunde-prozesua inolako arazo eta gorabeherarik gabe
garatu zen. Edonola ere, boto elektronikorako sistemaren
ezarpenean, nabarmendu egin behar da partaidetza handi-handia
izan zela, 31.500etik gora hauteslek erabili zutelako Demotek©
sistema, EHUko errektorea aukeratzeko orduan.
|
| |
|
| - |
Kataluniako autonomia-hauteskundeak, 03/11/16an
Boto elektronikoaren proba eredugarria
egin zen Kataluniako 5 mahaitan, honako udalerri hauetan:
Canyelles (Bartzelona), Llers (Girona), Torres de Segre
(Lleida), Creixell eta la Fatarella (Tarragona). Partaidetza
eta onarpen soziala oso onak izan ziren, gainera. (5 hautestontzi
elektroniko erabili ziren, eta 1.555 hautesle egon ziren
guztira, hau da, ohiko bozketa-sistemaz bozkatu zuten hautesleen
%66).
|
| |
|
| - |
Euskal Herriko Unibertsitatea, Leioan, 03/04/08an
4 bozketa elektroniko egin ziren Euskal Herriko Unibertsitateko
estatutu berriei buruz. (6 hautestontzi elektroniko erabili
ziren eta 750 hautesle egon ziren). |
| |
|
| - |
Euskal Herriko Unibertsitatea, Leioan, 02/12/17an
5 bozketa elektroniko egin ziren EHUko Kudeaketa Klaustroan.
(4 hautestontzi elektroniko erabili ziren eta 760 hautesle
egon ziren). |
| |
|
| - |
Ikusi enpresa, Donostian, 02/12/16an
Enpresa Batzordeko hauteskunde sindikalak egin ziren. (2 hautestontzi
elektroniko erabili ziren). |
| |
|
| - |
Bilboko Athletic Taldeko egoitza, 01/06/01ean
Bilboko Athletic Taldeko Presidentetzarako hauteskundeak egin
ziren. (16 hautestontzi elektroniko erabili ziren eta 18.100
hautesle egon ziren). |
| |
|
| - |
Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbon, 01/04/05ean
Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskolako Batzarreko Batzorde Iraunkorrerako
hauteskundeak egin ziren. (Hautestontzi elektroniko bat erabili
zen eta 150 hautesle egon ziren). |
ERAKUSTALDIAK
Boto elektronikorako Demotek© sistemaren proba
eredugarrietan eta aurkezpenetan, nazio-mailako eta nazioarteko
mundu politiko, juridiko, zientifiko eta unibertsitarioko pertsona
ospetsuek, ikuskatzaileek eta enpresa interesdunek parte hartu
dute.
Hona hemen Demotek© sistemaren bidez egindako proba
eredugarri eta aurkezpen adierazgarrienen laburpena
| - |
Informazio eta Komunikazioko Teknologia Administrazio Publikoetan. 2007 (VIII deialdia), Madril, 2007ko urriaren 24 eta 25a. |
| |
Hitzaldi horretako hizlaria Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde Prozesu eta Dokumentazioko Zuzendaria, " e-voting: experiencias actuales para la e-Democracia " (e-Demokraziarako egungo esperientziak) izeneko hitzaldiarekin. |
| |
|
| - |
Demotek© boto elektronikoaren proba pilotua Parisen (Issy Les Moulineaux), 2007ko urriaren 3ean eta 4an. |
| |
e-Demokraziari buruzko Munduko Foroan, Parisen eginda, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak, Eusko Legebiltzarraren laguntzarekin, boto elektronikoaren erakustaldia egin du. Bertan, foro horretako 300 lagun inguruk hartu dute parte. Esperientzia pilotu horren helburua izan zen aukeratzea, teknologia desberdinen artean, zein den liderra "herritarraren aroa 2.0" izenekoan. Boto elektronikoaren bidez telefonia mugikorra aukeratu zuten. Proba pilotu hori arrakastaz egiteko, lau boto-txartel prestatu zituzten bi hizkuntzatan (frantsesa eta ingelesa) eta 3 hautestontzi elektroniko ezarri ziren foroaren egoitzan eta Parlamautoaren autobusean. Probaren emaitzak ikusteko PDF dokumentua deskargatu. |
| |
|
| |
|
| - |
V-Votobit: Bozketa elektronikoari buruzko Nazioarteko Mahai-ingurua, Monterrey (Mexiko) 2007ko irailaren 26tik 28ra. |
| |
Mahai-inguru horretan Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde Prozesu eta Dokumentazioko Zuzendariak hartu zuen parte, bozketa elektronikoaren sistemen erakusketak eta frogak atalean. Bertan, Demotek© sistema aurkeztu zien Boto Elektronikoaren Behatokiko eta hainbat herrialdetako ordezkariei, besteak beste, Mexiko, Brasil, Venezuela edo Costa Ricakoei. |
| |
|
| - |
Demotek© botu elektronikoaren proba Donostian,
2007ko uztailaren 5ean eta 6an.
Euskal Herriko Unibertsitateak E-Demokraziari buruz antolatutako
Udako Ikastaroak direla eta, Demotek© sistemaren
bidezko bozketa elektroniko baten saiakera pilotua egin
da Mondragon Unibertsitatearekin, EAEko Legebiltzarrarekin
eta Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailarekin elkarlanean.
Aipatu ekimenak arrakasta izan du eta bertan 1.930 herritarrek
parte hartu dute, eta Orioko trainerua hurrengo Kontxako
banderaren irabazle hautatu dute. Aipatu proba arrakastaz
egiteko, 12 boto-txartel elektroniko mota desberdin prestatu
eta 6 hautestontzi elektroniko erabili ziren, toki hauetan
kokatuta: KZgunea sarearen 3 telezentrotan, Parlamautoan,
Miramar Jauregian (aipatu udako Ikastaroen egoitza), eta
Erregina Erregentea kaleko Turismo Bulegoan.
|
| |
|
| |
|
| - |
Informazio Teknologia eta Komunikazioen I. Nazioarteko
Kongresua, Administrazio Publiko eta Enpresentzat (CITIC-2007),
Zaragoza, 2007ko maiatzaren 8, 9 eta 10
Estatu, autonomia edota toki mailako erakunde eta instituzioetako
ordezkariei boto elektronikorako Demotek© Sistemaren
erakustaldia Eusko Jaurlaritzaren erakustokian.
|
| |
|
| - |
Demotek©
sistemaren aurkezpena, Demokrazia Digitalari eta Herritarren
Parte-hartzeari buruzko I. Biltzarrean antolatutako mahai-inguruan
(Tarragona, 2007ko martxoaren 22a eta 23a). |
| |
|
| - |
Demotek© boto elektroniko sistema erakuspen
praktikoa Kataluniako Generalitateko Hauteskunde Koordinatzaileari
Bilbon 2006ko azaroaren 27an.
|
| |
|
| - |
Zuzenbideari eta Informatikari buruzko XI. Biltzar
Iberoamerikarra, Panaman, 2006ko ekainaren 19tik 23ra.
Nazioarteko biltzarrean, Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde
eta Dokumentazio zuzendaria izan zen hizlarietako bat,
eta honako hauxe izan zen bere hitzaldiaren izenburua:
"Las Nuevas Tecnologías de la Información
y la Comunicación y su aplicación en el
proceso electoral. El sistema vasco de voto electrónico
Demotek©". Biltzar horretan bertan, Demotek©
sistemaren zenbait erakustaldi eta aurkezpen egin zizkieten
honako herrialde hauetako agintariei eta hauteskunde-arduradunei:
Venezuela, Txile, Uruguai, Ekuador, Argentina eta Panama,
bai eta Barruti Federaleko Mexikoko Unibertsitate Nazionala
ere.
|
| |
|
| - |
"Administrazio publikoak eraberritzeko informazioaren
teknologia" Jardunaldien IX. edizioa (TECNIMAP),
Sevillan, 2006ko maiatzaren 30etik 2ra.
Hauteskunde eta Dokumentazio zuzendariak jardunaldiotan
parte hartu zuen Eusko Jaurlaritzako beste kargu batzuekin.
Honako hauxe izan zen bere hitzaldia: "La Sociedad
de la Información del siglo XXI y su materialización
en el Gobierno Digital: el sistema Demotek©
de voto electrónico". Horrez gain, Demotek©v
sistema aurkeztu zen Eusko Jaurlaritzaren erakustokian,
eta zenbait erakustaldi praktiko egin zizkieten honako
udalerri hauetako ordezkariei: Sevilla, Bartzelona eta
Sant Cugat del Vallès, bai eta Madrileko Senatuko
ordezkari teknikoa ere.
|
| |
|
| - |
"Hiri Digitalen I. Foroa. Intendente Digitalen
II. Mahaia", Buenos Airesen, 2006ko maiatzaren 11n
eta 12an.
Prince & Cooke aholkularitza-enpresak antolatutako
mintegian, Hauteskunde eta Dokumentazio zuzendaria izan
zen hizlarietako bat, eta honako hitzaldi hau eskaini
zuen: "La Participación Democrática
y el Voto Electrónico: el reto del siglo XXI para
los Gobiernos Mundiales", Demotek© sistema
zertan datzan azaltzeko.
|
| |
|
| - |
"Terres Numériquesek" antolatutako
"Ekintza publikoaren zerbitzura dauden informazioaren
eta komunikazioaren teknologiei buruzko jardunaldiak",
Toulousen (Frantzian), 2006ko apirilaren 5ean eta 6an.
Jardunaldiotan, Hauteskunde eta Dokumentazio zuzendaria
izanzen hizlarietako bat, eta Euskadin IKTak hauteskunde-prozesuan
ezartzeko egindako esperientziei buruz hitz egin zuen,
Portugalgo eta Estoniako gobernuetako kideekin batera.
Era berean, Demotek© sistemaren erakustokia
jarri zen, tokian tokiko zein atzerriko agintariei eta
ordezkariei sistema zertan datzan azaltzeko.
|
| |
|
| - |
Hauteskunde eta Dokumentazio zuzendariak Demotek©
sistemari buruz egindako erakustaldiak, Argentinan, 2006ko
martxoaren 29an eta 30ean eta apirilaren 3an.:
* Cuyoko Unibertsitate Nazionaleko areto nagusian (Argentinako
Mendozan)..
* Mendozako hirian:
- Justiziako Gorte Gorenean.
- Gobernu Etxean.
* Platako hirian:
- Gobernu Ministerioan.
- Hauteskunde Auzitegian.
|
| |
|
| - |
"SIMO 2005 Azoka", Madrilen, 2005eko azaroaren
15etik 18ra.
Boto elektronikorako Demotek© sistema aurkeztu
eta erakustaldiak egin zituzten Eusko Jaurlaritzako SPRIren
erakustokian, autonomia-esparruko (Valentziako Generalitateko
eta Kanarietako Goibernuko) eta tokian tokiko (Leganésko,
Valdemoroko, Fregenal de la Sierrako
udalerrietako)
ordezkari eta agintarientzat, bai eta zenbait komunikabiderentzat
(Vocentorentzat, Telemadridentzat, TVErentzat, El Paísentzat,
France Pressentzat
).
|
| |
|
| - |
"Hirien eta Toki Agintarien Munduko II. Goi Bilera
Informazioaren Gizarteari buruz", Bilbon, 2005eko
azaroaren 9tik 11ra.
Demotek© sistema aurkeztu eta erakustaldiak
egin zizkieten Eusko Legebiltzarreko presidenteari, Bizkaiko
ahaldun nagusiari eta Bilboko alkateari, bai eta Senegaleko,
Costa Ricako, Peruko
ordezkariei ere.
|
| |
|
| - |
"Boto elektronikorako Demotek© sistemaren
erakustaldia Buenos Airesko hiriko Euskal Etxearen egoitza
nagusian eta Platako hiriko gobernuan eta Justizia Ministerioan
(Argentinan)", 2005eko urriaren 25ean eta 26an.
Herrizaingo sailburuordeak eta Hauteskunde zuzendariak
Buenos Airesko Euskal Etxean boto elektronikoaren inguruan
egindako proba aldi berean igorri zen Argentinako gainerako
16 euskal etxeetara, hitzaldi-bideoaren bitartez.
|
| |
|
| - |
"e-Demokraziari buruzko Munduko VI. Foroa",
Issy Les Moulineauxen (Parisen), 2005eko irailaren 28an
eta 29an.
Herrizaingo sailburuordeak eta Hauteskunde zuzendariak
boto elektronikorako Demotek© sistema aurkeztu
eta erakustaldiak egin zizkieten Frantziako, Estoniako,
Armeniako
ordezkariei.
|
| |
|
| - |
Boto Elektronikoaren Behatokiak
(OVEk) eta Mexikoko Coahuilako Hiritarren Partaidetzarako
Hauteskunde Institutuak (IEPCCk) antolatutako "XXI.
mendeko boto elektronikoari eta partaidetzari buruzko
nazioarteko mahai-ingurua" biltzarra, 2005eko maiatzaren
12an eta 13an.
Bertan, Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde eta Dokumentazio
zuzendariak Demotek© sistemari eta hauteskunde-prozesuetan
daukan ezarpenari buruzko hitzaldia eskaini zuen, Mexikoko,
Finlandiako eta Japoniako ordezkariekin batera.
|
| |
|
| - |
Argentinako Santa Feko arartekoari
eta Justiziako ministrorde koordinatzaileari Demotek©
sistemaren inguruan egindako erakustaldia, Eusko Jaurlaritzak
Vitoria-Gasteizen daukan egoitzan, 2004ko azaroaren 3an.
|
| |
|
| - |
Euskadiko Autonomia Erkidegoko Hauteskunde
Batzordeari Demotek© sistemaren inguruan egindako
erakustaldia, 2004ko urriaren 19an.
|
| |
|
|
-
|
Sistema elektronikoen bidezko botorako
eskubideari buruzko Senatuko Batzordean Demotek©
sistemaren inguruan egindako erakustaldia, 2003ko urriaren
13an.
|
|
|
|
|
-
|
Kataluniako Generalitateko Gobernazio
kontseilariari eta bere kontseilaritzako goi-karguei 3
Lurralde Historikoetan egindako saiakuntzazko bozketaren
bidez boto elektronikorako Demotek© sistemaren
inguruan eskainitako erakustaldia, 2003ko otsailaren 12an.
|
|
|
|
|
-
|
Boto elektronikorako esperientziei eta ezarpenari
buruzko nazioarteko foroa Mexikon, Monterreyn (Leon Berrian),
2002ko urriaren 17an.
Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde eta Dokumentazio zuzendariak
Euskadiko boto elektronikorako esperientziei buruzko hitzaldia
eskaini zuen, Brasileko eta Venezuelako ordezkariekin
batera.
|
|
|
|
|
-
|
Mexikoko Estatuko Hauteskunde Institutuko ordezkariei
Demotek© sistemaren inguruan eskainitako aurkezpena,
Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteizen daukan egoitzan,
2001eko uztailaren 2an.
|
|
|
|
|
-
|
Nazioarteko jardunaldiak, Bolivian,
2000ko abenduaren 12tik 15era.
Amerika Latinoko herrialdeetako hauteskunde-prozesuetako
arduradun gorenek zuzen-zuzenean ezagutu zuten nolako
aukerak eskaintzen dituen boto elektronikorako Demotek©
sistemak.
|
|
|
|
|
-
|
Demokraziarako teknologia berriak,
Donostian, 2000ko abenduaren 14an eta 15ean.
"Demokraziarako teknologia berriak" nazioarteko
jardunaldiak Donostiako Kursaal Jauregian egin ziren.
|
|
|
|
|
-
|
Euskalduna Jauregia, Bilbon, 2000ko
ekainaren 28an.
Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritzako
arduradunek boto elektronikorako Demotek©
sistema aurkeztu zieten jendaurrean Euskadiko Autonomia
Erkidegoko zenbait gizarte-estamenturi. Horra hor Eusko
Legebiltzarra, foru-aldundiak, Bilboko eta Donostiako
udalak, estatuko gobernuko Barne Ministerioa, alderdi
politikoak, sindikatuak eta komunikabideak.
|
|