Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.net
Hasiera
eu | es | en | fr
Hemen zaude: Hasiera | Teknologia Berriak | Lotura interesgarriak

Lotura interesgarriak


  • Competence Center for Electronic Voting and Participation. Elkartearen web guneak honetan zentratu du bere jarduera: boto elektronikoaren joeren azterketa, agintari publikoen aholkularitza eta laguntza, boto elektronikoari buruzkoa hauteskunde-batzordeak. Gainera, hauteskunde arloko ohar eta ebaluazioak egiten dituzte eta EVOTE2010 jardunaldiak antolatzen dituzte. Ingelesez.

  • PourEVA: Pour una ethique du vote automatisé. Belgikako erakunde pribatu baten gunea, boto elektronikoarekin kritikoa. Frantsesez eta nederlanderaz.

  • Wikipedia. Boto elektronikoaren sistema desberdinak eta horien elementuak azaltzen dituen artikulua; adibideak jartzen ditu, arazoen dokumentazioa egin eta hainbat erreferentzia eta lotura ematen ditu. Gaztelaniaz eta beste hizkuntza batzuetan

  • "Voto Electrónico y Software Libre". Gaztelaniazko web gunea. Boto elektronikoaren eta software aren gaineko aditu batena da, Madrilgo Unibertsitate Politeknikokoa. Hautesleari eman behar zaizkion bermeak planteatzen ditu, eta software libre bidezko konponbide posiblea.

  • Red de conocimientos electorales ACE. Hauteskunde arloko gaietan aditua den nazioarteko erakundeen elkarte baten web guneko atala, boto elektronikoari buruzkoa. Boto elektronikoa emateko baldintzak azaltzen ditu; aholkularitza sistemak, abantaila eta arriskuak eta boto elektronikoaren proiektua daukaten herrialdeak. Gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.

  • Cantón de Ginebra. Genevako kantoiaren web gunea. Ezarri berri duten internet bidezko bozketaren sistema azaltzen du. Frantsesez eta ingelesez.

  • eDemocracia. Eztabaida foroa (bloga). Unibertsitateko irakasleek sustatua, demokrazia elektronikoari buruz. Gaztelaniaz.

  • Demo-net. Europako unibertsitate eta ikerketa zentroek parte hartzen dute web gune honetan. Ikerketa jarduerak jorratzen ditu, batez ere herritarrek teknologia berrien bidez demokrazian parte-hartzeko duten joerari buruz. Ingelesez.
Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2011/11/05
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco