Nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak egiteko

LABURPENA
Titulua:
Nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak egiteko
Xedea:

2014-2015 ikasturteari dagokionez, nautikari eta arrantzari buruzko ikasketak ondokoetan egiteko beketarako deialdia egitea: Blas Lezo - Pasaiako Itsas Arrantzarako Ikastetxean, Bermeoko Lanbide Heziketako Itsasketa eta Arrantza Ikastegian eta Ondarroako Lanbide Heziketako Antiguako Ama Itsasketa eta Arrantza ikastetxea.

Diru kopurua:

Gehienez ere, 133.454 euro baliatuko dira 2014-2015 ikasturterako deitutako bekak finantzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituaren arabera.

Araudia:
  • Agindua, 2014ko urriaren 22koa (EHAA Zk. 207/2014)

    Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena. Honen bidez, beka-deialdia egiten da, 2014-2015 ikasturtean, nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak egiteko honako hauetan: Blas Lezo - Pasaiako Itsas Arrantzarako Ikastetxea; Bermeoko Itsas-Arrantzako Prestakuntzarako Eskola, eta Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzarako Lanbide Heziketako ikastetxean.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Deialdia egiten duen organoa:
Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Egitura atal ebazlea:
Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Pasaiako Itsas Arrantza – Blas de Lezo
Marinos 2 – 20110 Pasaia (Gipuzkoa)

Bermeo Itsas-Arrantza Eskola
Ongintza z/g - 48370 Bermeo (Bizkaia)

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte (abuztuan izan ezik, 14:30ak arte).
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte astelehenetik ostiralera arte (abuztuan izan ezik, 14:30ak arte).
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Pasaiako Itsas Arrantza – Blas de Lezo
Marinos 2 – 20110 Pasaia (Gipuzkoa)

Bermeo Itsas-Arrantza Eskola
Ongintza z/g - 48370 Bermeo (Bizkaia)

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte (abuztuan izan ezik, 14:30ak arte).

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Itzuli

Pasaiako Itsas Arrantza – Blas de Lezo
Marinos 2 – 20110 Pasaia (Gipuzkoa)

Bermeo Itsas-Arrantza Eskola
Ongintza z/g - 48370 Bermeo (Bizkaia)

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte (abuztuan izan ezik, 14:30ak arte).

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak egiteko

2014-2015 ikasturteari dagokionez, nautikari eta arrantzari buruzko ikasketak ondokoetan egiteko beketarako deialdia egitea: Blas Lezo - Pasaiako Itsas Arrantzarako Ikastetxean, Bermeoko Lanbide Heziketako Itsasketa eta Arrantza Ikastegian eta Ondarroako Lanbide Heziketako Antiguako Ama Itsasketa eta Arrantza ikastetxea.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak egiteko matrikulatu diren ikasleak.

Hautagaiek lortutako puntuazioaren arabera esleituko dira bekak, eta horretarako izendatuko den balorazio batzorde batek ezarriko du puntuazioa. Hautagai bakoitzari puntuazio esleitzeko, irizpide hauek baliatuko dira:

– Egin beharreko ikasketen maila:

A maila.– Arrantzako kapitaina - 8 puntu.

B maila.– Goiko graduko prestakuntza-zikloak - 8 puntu.

C maila.– Gradu ertaineko prestakuntza-zikloak - 6 puntu.

D maila.– Itsasbazterreko patroi balioaniztuna - 4 puntu.

– Ohiko bizilekuko herritik ikastetxea dagoen herrirako distantzia:

1. taldea: 50 kilometrotik gorakoa - 16 puntu.

2. taldea: 30 eta 50 kilometro artekoa - 8 puntu.

3. taldea: 10 eta 30 kilometro artekoa - 4 puntu.

4. taldea: 5 eta 10 kilometro artekoa - 2 puntu.

– Eskatzailearen inguruabar pertsonal eta familiarrak:

Bizikidearengatik (ez badu ordaindutako lanik egiten) - 2 puntu.

Seme edo alaba bakoitzarengatik - 2 puntu.

Anaia-arreba bakoitzarengatik (baldin eta adingabekoak eta ezkongabeak badira, edo langabezian badaude eta euren familia-unitatean ezkontide bakarrak egiten badu lan ordaindua) - 1 puntu.

– Eskatzaileak aurreko urtean lortutako diru-sarrera gordinak, alde batera utzita nondik datozen, edo haren familiak lortutakoak, baldin eta eskatzailea ekonomikoki familiaren mende bizi bada.

0 eta 6.000 € arteko diru-sarrerak - 8 puntu.

6.001 eta 12.000 € arteko diru-sarrerak - 4 puntu.

12.001 eta 18.000 € arteko diru-sarrerak - 2 puntu

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Gehienez ere, 133.454 euro baliatuko dira 2014-2015 ikasturterako deitutako bekak finantzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituaren arabera.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera
Eskaera:
Eskaera
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskaera (Eskaera)

Dokumentua ikusteko arazoak izatekotan, ordenagailuan gordetzea gomendatzen da. Horretarako, dokumentuaren estekaren gainean arratoiaren eskubiko botoiarekin sakatu behar da eta “Esteka gorde…” aukeratu.

Dokumentazioa:
  • Erantsi beharreko agiriak

    Beka eskatzeko inprimakiari ondoko hauek batuko zaizkio:

    a) Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

    b) Eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-auzotasuna duela egiaztatzen duen ziurtagiria.

    c) Familia-unitateko kide guztien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenaren fotokopia. Baldin eta familia-unitateko kideren batek ez badu aipatutako aitorpena aurkezten, aurkeztera behartuta ez dagoelako, horixe egiaztatu beharko du Foru Ogasunaren ziurtagiri baten bidez, eta, era berean, egiaztatu beharko ditu, nominen edo ordainagirien bidez, lanagatik, langabezia-subsidioarengatik, pentsioarengatik edo antzeko kontzeptuengatik jasotako zenbatekoak.

    d) Familia-elkarbizitzaren ziurtagiria.

    Datuak egiaztatzeko sistemaren bidez kontsultatu daitezkeen agiriak aurkeztu beharrik ez dago, hala ezarrita baitago Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan. Hala ere, horretarako, interesdunak baimena eman beharko du, Herritarrek zerbitzu publikoak eskuratzeko sarbide elektronikoari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 6.2.b) artikuluan ezarritakoaren arabera.

  • Hirugarrenaren Alta (1)

    "Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua, Bankuko Datuak Baliozkotzeko Pasabidea"ri atxikitako finantza-erakundeetan banku-kontuarekin: Kutxabank, Bankoa, Banco Santander, Laboral Kutxa, Caixa Bank eta BBVA.

  • Hirugarrenaren Alta (2)

    "Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua beste erakundeetan banku-kontuarekin.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Gorako Errekurtsoa
Gorako Errekurtsoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organo batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gorako Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2014/10/31 - 2014/11/30
Aurkezteko epe-muga:

2014ko azaroaren 30arte.

Ebazteko epea:

Hiru hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.