|
Ongizateko gizarte
bat nahi badugu, herri-administrazioak neurriak, baliabideak eta tresnak
antolatu behar ditu ezinbestez, gurari hori betezearen aldera. Nahi dugun
ongizatea ez da
pasiboa, ezta laguntza-bidezkoa ere; non taldeek eta gizabanakoek unean
uneko konpentsazioak edo laguntzak jasotzen dituzten.
|
|
|
Gogoan daukagun ongizatea
eraginkorragoa da, bizimodu asebetegarria izateko baliabideak eta aldintzak
bideratzen ditu, askatasuna, norberaren segurtasuna eta
baliabideen hornikuntza ziurtatuz. Azken batean, ongizatean oinarrian
dauden baldintzak -ekonomikoak, sozialak eta pertsonalak- denen eskueran
jartzea da helburua, eta xede hori herritarren eskubidetzat eta azken
finean giza eskubidetzat jotzen da.
|
|
 |