|
 |
 |
 |
 |
 |
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari atxikitako Immigrazio Zuzendaritzatik
badihardugu Herritartasun Berriari buruzko Nazioarteko I. Konferentzia
antolatu eta koordinatzeko lanetan, 2004ko urtarrilaren 15ean eta 16an
egingo baita, Bilboko Guggenheim museoan. Bilera honi jarri diogun helburua
da herritartasun berriaren kontzeptuari heltzea; gure ustez, garapen akademikoaren
hesia gainditu, eta eguneroko errealitatean txertatu behar baitu. Hori
dela eta, gizarte- eta unibertsitate-inguruko hainbat pertsona ospetsu
edo esanguratsu elkartu nahi izan ditugu bilera honetan.
Globalizazioak, teknologiak dakarren bertakotasunak, migrazio-mugimenduek,
gizarte-aldarrikapenek eta premia berriek funtsezko bihurtu dute herritartasunaren
kontzeptua honako hau ulertu ahal izateko: eskubide eta betebeharren titulartasuna
hartu behar dugula oinarritzat, diferentzia onartu eta heltzen ari zaizkigun
errealitate desberdinak integratzeko.
Herritartasun berriak, giza-eskubideen ikuspegi zabal eta unibertsal batetik
begiratuta, pertsona guztien estatus unibertsala adierazi nahi du, bizilekutzat
hartzen duten tokia edozein dela ere, printzipio etnizistak edo nazionalitateari
buruzkoak alde batera utzita.
Hala ere, eztabaida irekita dago, iritziak eta ekarpenak jasotzeko prest,
eta horretan sakondu nahi genuke egunotan. Herritartasuna eta hiriaren
espazioa, herritartasuna eta migrazioak, herritartasuna eta berdintasuna:
horra ikuspuntu desberdinak oinarrizko kontzeptu bat, berdintasuna lortzeko
tresna bat, aurkezteko, parte hartze zabala eta botere publikoen esku-hartze
gogotsua eskatzen duen alorra baita. |
 |
- Marko analitiko eta kontzeptuala eskaintzea, demokrazia zabaldu eta
hobetzea ahalbidetuko duten eraldaketa sozial, politiko eta kulturalaren
funtsezko eragileak aztertzeko.
- Herritartasuna eta immigrazioa batzen dituen eztabaida errazteko tresnak
eskaintzea.
- Irizpide teorikoak eskaintzea erabaki politikoei zilegitasuna emateko,
eta ekintza estrategikoetarako programa eta planak diseinatzeko. |
 |
Unibertsitate inguruko pertsonei, arduradun politikoei eta gaiarekin
zerikusia duten gizarte-mugimenduetako kideei.
Hizkuntza ofizialak: Ingelesa, frantsesa, euskara eta gaztelania. |
 |
| Konferentzia Guggenheim Bilbao Museoaren Auditorioan edo Entzungelan
egingo da, Abandoibarra etorbidea, Et. 2. Museoa Bilboko hirigunean dago. |
 |

Egunak: 2004ko urtarrilaren 15a eta
16a
Tokia: Guggenheim Museoa
BILBAO |
OSTEGUNA, URTARRILAK 15
09.30ean Harrera eta akreditazioak, Guggenheim
Museoaren hallean
10.00etan Irekitzeko ekitaldia
Javier Madrazo Lavín, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte
Gaietako sailburua.
Boladji Omer Bertin Oke, Eusko Jaurlaritzako Immigrazio zuzendaria.
10.30ean Hitzaldi markoa. Herritartasun berriaren
kontzeptua eta testuingurua
11.30ean Etenaldia
12.00etan Mahai-ingurua. Herritartasuna eta
nazioarteko migrazioak.
Barbara Weinstein. Historia irakaslea. Maryland University
Identitatea eta herritartasuna AEBetan: gizarte-historia berritik
kultura-historia berrira
Imanol Zubero. Euskal Herriko Unibertsitatea.
Immigrazioaren erronka: besteari abegi egin eta gurea zabaldu
Moderatzailea: Pedro Ibarra.
14:00etan Bazkaltzeko tartea
16:00etan Eztabaida-mahaia. Herritarren berdintasuna
demokrazian.
Mariano Fernandez Enguita. Salamancako Unibertsitateko katedraduna.
Demos-en beste aurpegia: herritartasuna eta baztertzea
Zig Layton-Henry. Warwick University UK.
Herritartasunaren mugetan. Herritarrak eta baztertuak
Moderatzailea: Cristina Blanco.
Immigrazioaren Euskal Behatokia
18:00etan Saioaren amaiera
OSTIRALA, URTARRILAK 16
09.00etan Maisu-hitzaldia.
Hiria eta herritartasun berria. Hiri multikulturala.
Jordi Borja, Nazioarteko aditua plangintza estrategikoan eta toki-garapenean.
Urbanista. Hainbat proiektutan aholkulari, Espainian eta Latinoamerikan.
Bartzelonako Unibertsitatea.
10.00etan Etenaldia
10.30ean Mahai-ingurua. Integrazioa eta herritartasuna
Aurora Genovés. S. Walby Nazioz gaindiko Ikasketen Institutua.
University of London.
Genero-ikuspegia herritartasun berriaren eraikuntzan
Liliana Suárez. Antropologia irakaslea. Madrilgo Unibertsitate
Autonomoa.
"Nazioz gaindiko migrazio-eremuak, integrazioa eta herritartasun
berria".
Moderatzailea : Xabier Aierdi. EHUko Soziologia irakaslea.
Immigrazioaren Euskal Behatokia
12.30ean Jardunaldien amaiera |
 |
|
IZENA EMATEKO EPEA 2004KO URTARRILAREN 13RA ARTE
LUZATU DA
Jardunaldietarako izen-ematea dohainik da.
DATU PERTSONALAK:
|
|
|
OHARRA: KONFIDENTZIALTASUNA
Zure izena, deiturak, laneko telefonoa eta posta elektronikoaren helbidea
jardunaldietara datozen gainerakoei ere emango zaizkie. Ez baduzu datu
horiek zabaldu daitezen nahi, adierazi, mesedez.
Bai
Ez
Bidaltzen dizkiguzun datuak jardunaldi hauetarako eta etorkizunean antzeko
gaiei buruz antola daitezkeenetarako baino ez dira erabiliko. Jardunaldiok
amaitu ondoren zure datuak aldatu edo guztiz edo hein batean kendu nahi
badituzu, jakinarazi, faborez.
MESEDEZ, izena emateko orri hau hona birbidali 2003ko
abenduaren 17a baino lehen. Galderarik-edo izanez gero, 34-944 668
610 telefonora dei dezakezu, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:30era. |
 |
Gizarte Programan izena eman nahi dut
Bai
Ez
* (Programa soziala EZ baduzue aukeratzen, ez dituzue
hurrengo datuak bete beharrik.)
Jardunaldien antolatzaileon nahia da ahalik eta egonaldirik atseginena
izan dezazuela Bilbon. Horretarako, honako hau eskaintzen dizuegu:
- Programa soziala, ondoko hauekin:
Bazkaria Domine Hotelean***** Guggenheim Museroaren aurrean dago,
15ean, eguerdiko atsedenaldian.
- Bisita pribatua Guggenheim Museora, 15eko arratsaldean. Eskatutako hizkuntza
erabiliko da (hizkuntza markatu):
Ingelesa
Frantzesa
Alemana
Italiera
Euskara
Gaztelania
Bilboko hiria ikusteko bisita gidatua, 15eko iluntzean edo 16ko arratsaldean,
taldeak erabakita (eguna aukeratu behar da):
15ean 20:00etan
16an 16:00etan
Programa sozialaren prezioa 70 euro da, eta ordainketa jardunaldietarako
izena ematerakoan egingo da, BANCO ATLANTICOren kontu honetan:
ENTITATEA: 0008 BULEGOA: 0830
K.Z.:96 KONTU ZENBAKIA:1100233167
Atzerritik egindako transferentzietan, kontu-zenbakiaz gain SWIFT kodea
ere erantsi behar da; alegia, ATLAESMN.
HALCON VIAJES agentziak lagunduko dizue hotelak eta hegaldiak erreserbatzen,
eta behar duzuen edozein motatako informazio turistiko guztia emango dizue.
Ondokoetara jo dezakezu haiekin harremanetan jartzeko:
Telefonoa: 00 34 945 171 174
Faxa: 00 34 945 172 442
Posta elektronikoa: halcon796@halcon-viajes.es
- Hotelei buruzko informazioa eta erreserbak (gosariak prezioen barruan
daude)
Carlton Hotela *****
Gela bikoitza: 117,5 euro
Pertsona bakarrak erabiltzeko gela bikoitza: 86 euro
Abando Hotela****
Gela bikoitza: 101,5 euro
Pertsona bakarrak erabiltzeko gela bikoitza: 80,5 euro
Nervión Hotela***
Gela bikoitza: 70,5 euro
Pertsona bakarrak erabiltzeko gela bikoitza: 56,5 euro |