Ekintza lerroak

Boluntariotzako Euskal Planean lortu nahi diren helburuak proposatu ondoren, nahi diren lorpen edo eragin horiek lortzeko aukera emango duten ekintza-lerroak aurkeztu behar dira. (ikus 3. eranskina).

Boluntariotzako Euskal Planaren laugarren eta azken atal honen helburua, une honetan lehen aipatutako boluntariotzaren esparruaren barruan oso konprometiturik dauden agente eta eragileetariko bakoitzarentzat proposamenak egitea da. Horrek ez du esan nahi Planaren hurrengo bertsioetan ez direnik beste zenbait eragile edo agente identifikatuko, ez eta horien ekarpenak planteatuko ez direnik ere. Hemen biltzen diren proposamenen esparruan, agente edo eragile horietako bakoitzak Planak harengandik espero duen ekarpen espezifikoa egiteko aukera emango dieten politikak, estrategiak, prozesuak eta jarduketak diseinatu eta burutuko ditu.

Plan honen helburua, boluntariotzaren esparruan eragina duten eta normalki Boluntariotzaren Euskal Kontseiluan ordezkatuta dauden agente ezberdinen eta eragile ezberdinen arteko adostasun politiko edo estrategiko orokorraren adierazpena izatea da. Horregatik, eragile horietako bakoitzari edo agente horietako bakoitzari eskatzen zaizkion egitekoak edo rolak era ordenatu eta koordinatuan banatzea du helburu.

Argi dagoenez gero, eragile edo agente horiek dagoeneko gauzatzen ari diren jardueren onarpena eta balorazioa da abiapuntua, eta horien guztien adostasunarekin eta laguntzarekin beste urrats bat egin nahi da, haiek egiten dituzten ahaleginak hobeto banatzeko eta ahalik eta sinergiarik handiena lortzeko.

Helburuen atalean adierazleak eta estandarrak lortu nahi diren emaitzekin eta inpaktuarekin parekatu diren bezala, une honetan Planaren burutzapena ebaluatzea ahalbidetuko duten prozesuko adierazleak eta estandarrak proposatuko ditugu. Kasu honetan ere proposatzen ditugun (beti bat ekintza-lerro bakoitzeko) adierazle eta estandarren entsegu-izaera azpimarratu nahi dugu, eta ebaluazioa egiten dutenek adierazle-sorta osatu behar dutela gogorarazi nahi dugu, bereziki ondokoa egin beharko dutelarik:

• Prozesuen hartzaile eta protagonisten poztasuna islatzen duten adierazleak ahalik eta gehien barne hartzea.
• Emandako datuak beste aldagai batzuen arabera (adibidez, sexua edo adina) bereiztea, hala dagokion bakoitzean, horiek ez badira kontuan hartzen informazio balioduna ezkutuan gera daitekeelako.

Atal hau zazpi zatitan banatuta dago, eta Boluntariotzako Euskal Planak jarduketa-proposamenak egiten dizkien eragile edo agente bakoitzari zuzenduta daude:

• Boluntarioak dituzten erakundeak eta hauen sareak.
• Boluntariotzako agentziak.
• Boluntariotzaren Euskal Kontseilua.
• Udalak eta hauen elkarteak.
• Foru Aldundiak.
• Eusko Jaurlaritza.
• Beste zenbait eragile edo agente garrantzitsu.

Argi eta garbi utzi behar da Plan honetan proposatzen diren ekintza-lerroek ez dutela agente horietako bakoitzak boluntariotzari loturik egiten duen guztia agortu nahi. Eragile bakoitzari zenbait jarduketa-orientabide ematea du helburu, guztion ahaleginarekin proposatu diren helburuak lortzea ahalbidetuko dutelarik.


4.1. Boluntarioak dituzten erakundeak eta hauen sareak

Boluntarioak dituzten erakunde eta sareentzat, ondoko lehentasunezko ekintza-lerroak proposatzen dira:

4.1.1. Boluntariotzako Euskal Plana aztertu eta hedatzea, testuinguru jakin bati egokitutako modu pedagogiko eta parte-hartzailean.
Adierazlea: Boluntariotzako Euskal Planari buruzko lan-ekintzen kopurua haren aplikazioaren lehenengo urtean.
Estandarra: 2ko batez bestekoa agente edo eragile bakoitzeko.

4.1.2. Erakunde bakoitzean edo erakunde-sare bakoitzean boluntarioak erakarri, barne hartu eta, oro har, laguntzeko ekintza espezifikoak barne hartzen dituzten giza baliabide boluntarioen kudeaketa-prozesuak diseinatzea (edo berrikustea, lehendik diseinatuta baldin badaude), burutzea eta ebaluatzea, ateratako ondorioen berri emanez eta prozesu horien arduradunak identifikatuz.
Adierazlea: Boluntarioen laguntzerako erantzukizunak esleituta dituen erakunde-kopuruaren gehikuntza.
Estandarra: %50

4.1.3. Erakunde bakoitzean edo erakunde-sare bakoitzean boluntarioen premien azterketan oinarrituriko prestakuntza-prozesuak diseinatzea (edo berrikustea, lehendik diseinatuta baldin badaude), burutzea eta ebaluatzea. Prozesu horiek, alde batetik, erakundearen ekintza eta hausnarketa-dinamikaren aprobetxamendua (prestakuntzari loturik) barne hartuko dute, eta bestetik, barneko prestakuntza-ekintzen burutzapena eta kanpoko prestakuntza-ekintzen parte-hartzea (lehentasun gisara, erakundean lan egiten duten pertsona guztiei zuzendutakoak eta boluntarioei bereziki zuzendutakoak elkartuz).

4.1.4. Erakundeetan edo erakunde-sareetan Boluntariotzari buruzko Legearen 8.4.a artikuluak eskatzen duen boluntarioaren estatutua lantzeko edo berrikusteko prozesuak garatzea.
Adierazlea: Boluntarioaren estatutua lantzen edo berrikusten duen erakunde-kopurua.
Estandarra: 250.

4.1.5. Boluntarioek lan egiten duteneko erakundeen hausnarketa eta erabakietan parte hartzeko gune edo agente formal eta operatiboak sortzea edo, hala dagokionean, indartzea, arreta berezia eskainiz boluntariotzaren balioak indartuko dituen ekintza eta nortasunaren arteko orekari.
Adierazlea: Parte hartzeko guneak formalizatzen eta abian jartzen dituen erakunde-kopurua.
Estandarra: 50.

4.1.6. Erakundeetan genero-ikuspegia barne hartzearen alorrean esperientzia berritzaileak egitea eta plazaratzea.
Adierazlea: Plazaratutako esperientzia-kopurua.
Estandarra: 10.

4.1.7. Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean sartzeko beharrezkoak diren tramiteak egitea.
Adierazlea: Erroldan sartzeko beharrezkoak diren tramiteak egiten ari den erakunde-kopurua.
Estandarra: 500.

4.1.8. Erakunde eta erakunde-sareen eta gizarte-komunikabide, enpresa-erakunde eta sindikatuen artean elkarrizketa-ekintzak burutu, ebaluatu, hobetu eta plazaratzea, instituzio horiek boluntariotzari buruz duten irudiarengan eta boluntariotzarekiko duten portaerarengan eragiteko xedez.
Adierazlea: Egindako eta komunikatutako elkarrizketa-ekintzen kopurua.
Estandarra: 150.

4.2. Boluntariotzako agentziak

Boluntariotzako agentzientzat, ondoko lehentasunezko ekintza-lerroak proposatzen dira:

4.2.1. Boluntariotzako Euskal Plana aztertu eta hedatzea, testuinguru jakin bati egokitutako modu pedagogiko eta parte-hartze handikoan.
Adierazlea: Boluntariotzako Euskal Planari buruzko lan-ekintzen kopurua haren aplikazioaren lehenengo urtean.
Estandarra: 2ko batez bestekoa agente edo eragile bakoitzeko.

4.2.2. Boluntariotzari buruzko Legearen 12.e artikuluak aipatzen dituen eta agentziak jadanik gauzatzen ari diren informazio, dokumentazio, aholkularitza eta laguntza teknikorako ekintzak berrikusi, doitu, burutu, ebaluatu, hobetu, sistematizatu eta plazaratzea.
Adierazlea: Agentziek informazio, dokumentazio, aholkularitza eta laguntza teknikorako egindako zerbitzuekin erlazionaturik dauden eta dokumentu bidez egiaztatu den hobekuntza-kopurua.
Estandarra: 30.

4.2.3. Boluntarioei bereziki zuzendutako prestakuntza-eskaintzak prestatu, burutu eta ebaluatzea (ateratako ondorioen berri emanez). Eskaintza horiek, erakundeek edo beste zenbait prestakuntza-hornitzailek burutzen dituztenen osagarri izango dira.
Adierazlea: Agentziek eskainitako edo proposatutako prestakuntza-ekintzetan urte osoan igarotako ordu-kopurua.
Estandarra: 300 edo gehiago.

4.2.4. Boluntarioen laguntzeaz eta, oro har, giza baliabide boluntarioak kudeatzeaz arduratzen diren pertsonei bereziki zuzendutako prestakuntza-eskaintzak prestatu, burutu eta ebaluatzea (ateratako ondorioen berri emanez). Eskaintza horiek, erakundeek edo beste zenbait prestakuntza-hornitzailek burutzen dituztenen osagarri izango dira.
Adierazlea: Agentziek eskainitako edo proposatutako prestakuntza-ekintzetan urte osoan igarotako ordu-kopurua.
Estandarra: 150 edo gehiago.

4.2.5. Boluntariotzaren alorrean praktika egokiak eta, bereziki, praktika berritzaileak zabaltzeko ekintzak sistematikoki burutzea.
Adierazlea: Praktika egokiak eta praktika berritzaileak zabaltzeko ekintza-kopurua.
Estandarra: 10 edo gehiago.

4.2.6. Boluntario-jardunaren estandar etikoak garatu eta zabaltzea.
Adierazlea: Boluntario-jardunerako estandar etikoen garapen eta zabalkuntza-ekintzen kopurua, publikoki ezagunak direla eta horietan bi erakundek edo gehiagok parte hartzen dutela.
Estandarra: 10.

4.2.7. Agentzien artean eta, oro har, boluntariotzaren esparruko eragile edo agente ezberdinen artean hausnarketa eta eztabaidarako harreman eta truke-dinamikak sendotzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan eta kanpoan.
Adierazlea: Bi erakundek edo gehiagok parte hartzen duten jardunaldien edo, oro har, boluntariotzarekin erlazionatutako jardueren ondorioz egindako argitalpen-kopurua.
Estandarra: 10.

4.2.8. Harremanetan daudeneko boluntariotzako sektoreen dibertsifikazioa helburu duten ekintzak.
Adierazlea: Plana burutzen hasten den unean handiena den boluntariotza-sektorean barne hartuta ez dauden erakundeei zuzendutako komunikazio-kopuruaren gehikuntza.
Estandarra: %100

4.2.9. Agentziek boluntariotzaren esparruan burutzen dituzten bitartekotza-lanak egituratu eta hobetzea.
Adierazlea: Agentziek burutzen dituzten bitartekotza-prozesuetan sartutako eta dokumentu bidez egiaztaturiko hobekuntzak.
Estandarra: 5.

4.3. Boluntariotzaren Euskal Kontseilua

Boluntariotzaren Euskal Kontseiluarentzat, ondoko lehentasunezko ekintza-lerroak proposatzen dira:

4.3.1. Boluntariotzako Euskal Plana aztertu eta hedatzea, testuinguru jakin bati egokitutako modu pedagogiko eta parte-hartze handikoan.
Adierazlea: Boluntariotzako Euskal Planari buruzko lan-ekintzen kopurua haren aplikazioaren lehenengo urtean.
Estandarra: 2ko batez bestekoa agente edo eragile bakoitzeko.

4.3.2. Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak bere jardueraren plangintza, burutzapena, ebaluazioa eta zabalkundea egitea, Boluntariotzari buruzko Legean ezarritakoaren arabera.
Adierazlea: Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak egindako jardueren eta lortutako emaitzen zabalkunde-ekintzak.
Estandarra: 5.

4.3.3. Boluntariotzaren esparruan barne hartuta dauden agente ezberdinekin sistematikoki elkarrizketan jardutea.
Adierazlea: Boluntariotzaren Euskal Kontseiluarekin batera jarduten duten erakunde publiko eta pribatuen kopurua.
Estandarra: 20.

4.3.4. Boluntariotzako Euskal Planaren burutzapenaren etengabeko jarraipena egitea, eta prozesu, emaitza eta inpaktuari buruzko balorazioak egitea.
Adierazlea: Boluntariotzako Euskal Planaren burutzapenaren jarraipenerako urtean zehar egindako saio-kopurua.
Estandarra: 2

4.3.5. Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren barne-hartzean, egituratzean, funtzionamenduan eta harremanetan sartu beharreko aldaketei buruzko hausnarketa egitea.
Adierazlea: Hausnarketa horretarako egindako saioak.
Estandarra: 2.

4.3.6. Kontseiluaren berrikuntza-prozesua dinamizatzea.
Adierazlea: Boluntariotzaren Euskal Kontseilua berritzera zuzendutako ekintza-kopurua.
Estandarra: 5.


4.4. Udalak eta hauen elkarteak

Udalentzat eta hauen elkarteentzat ondoko lehentasunezko ekintza-lerroak proposatzen dira:

4.4.1. Boluntariotzako Euskal Plana aztertu eta hedatzea, testuinguru jakin bati egokitutako modu pedagogiko eta parte-hartze handikoan.
Adierazlea: Boluntariotzako Euskal Planari buruzko lan-ekintzen kopurua haren aplikazioaren lehenengo urtean.
Estandarra: 2ko batez bestekoa agente edo eragile bakoitzeko.

4.4.2. Boluntariotzari laguntzeko (adibidez urteroko) planak, programak edo proiektuak diseinatu (dagozkien aldez aurreko azterlanekin), burutu eta ebaluatzea (emaitzen berri emanez, tokiko komunikabideei ere).
Adierazlea: Onetsi, burutu eta ebaluatutako plan, programa edo proiektuen kopurua.
Estandarra: 30.

4.4.3. Politika, plan, programa edo proiektuetan boluntariotzak zeharkako elementu gisa duen presentzia mantendu, barne hartu edo hobetzea (eta zabaltzea).
Adierazlea: Politika, plan, programa edo proiektuetan boluntariotzaren zeharkako elementu-izaerarekin erlazionatutako alderdi berriak sartzen dituzten Udalen kopurua.
Estandarra: 15.

4.4.4. Toki-eremuan boluntariotza duten erakunde ezberdinen arteko elkarreragina bultzatzen duten ekintzak diseinatu, burutu, ebaluatu eta zabaltzea.
Adierazlea: Ekintza-kopurua.
Estandarra: 30.

4.4.5. Boluntario-jarduera garatzeko azpiegitura eta material-ekipamenduen ekarpena egitea eta horien eskaintza hobetzea.
Adierazlea: Udalek eta hauen elkarteek boluntariotzaren erakundeei eskainitako azpiegitura berriak.
Estandarra: 15.

4.4.6.
Toki edo eskualde-mailan herritarren parte-hartzerako prozesuetan boluntariotzaren erakundeei eskaintzen zaizkien gune eta prozesuak egituratzea eta hobetzea.
Adierazlea: Herritarren parte-hartzerako guneetan egindako aldaketei buruz zabaldutako esperientziak.
Estandarra: 15.


4.5. Foru Aldundiak

Foru Aldundientzat ondoko lehentasunezko ekintza-lerroak proposatzen dira:

4.5.1. Boluntariotzako Euskal Plana aztertu eta hedatzea, testuinguru jakin bati egokitutako modu pedagogiko eta parte-hartze handikoan.
Adierazlea: Boluntariotzako Euskal Planari buruzko lan-ekintzen kopurua haren aplikazioaren lehenengo urtean.
Estandarra: 2ko batez bestekoa agente edo eragile bakoitzeko.

4.5.2. Boluntariotzari laguntzeko (adibidez urteroko) planak, programak edo proiektuak diseinatu (dagozkien aldez aurreko azterlanekin), burutu eta ebaluatzea (emaitzen berri emanez, eskualdeko komunikabideei ere), arduradunak izendatuz.
Adierazlea: Onetsi, burutu eta ebaluatutako plan, programa edo proiektuen kopurua.
Estandarra: 6 (hiru Foru Aldundiak batuz).

4.5.3. Boluntariotzaren eskualde-agentzien funtzionamendua, garapena eta sendotzea ahalbidetzen duten finantzaketa egonkorra (batez ere hitzarmenen bitartez) eta beste zenbait laguntza-mota (eta ikuskaritza-mota) eskaintzea.
Adierazlea: Boluntariotzako agentziek Foru Aldundien bitartez jasotako laguntzari buruz azaldutako poztasun-maila.
Estandarra: %70ekoa edo handiagoa.

4.5.4. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Foru Aldundietako departamentu ezberdinen politika, plan, programa edo proiektuetan boluntariotzak zeharkako elementu gisa duen presentzia mantendu, barne hartu edo hobetzea (eta zabaltzea).
Adierazlea: Politika, plan, programa edo proiektuetan boluntariotzaren zeharkako elementu-izaerarekin erlazionatutako alderdi berriak sartzen dituzten Foru Departamentuen kopurua.
Estandarra: 10.

4.5.5. Boluntarioei bereziki zuzendutako eta lurralde-eremuan egindako prestakuntza-ekintzak burutzeko finantzaketa egonkorra eta beste zenbait laguntza-mota (eta ikuskaritza-mota) eskaintzea.
Adierazlea. Finantzatutako prestakuntza-ekintzen kopurua.
Estandarra: 10 (hiru Foru Aldundiak batuz).

4.5.6. Boluntarioak dituzten erakundeek egiten duten giza baliabide boluntarioen kudeaketa erraztu eta egituratzeko ekintzak diseinatu, burutu eta ebaluatzea.
Adierazlea: Ekintza-kopurua.
Estandarra: 5.

4.5.7. Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde ezberdinetako enpresa-erakundeekin boluntariotzaren gaiari buruzko truke eta elkarreraginerako harremanak ezarri eta mantentzea.
Adierazlea: Foru Aldundien eta enpresa-erakundeen ordezkariek egindako bilerak.
Estandarra: 10.

4.5.8. Boluntario-jarduera garatzeko azpiegitura eta material-ekipamenduen ekarpena egitea eta horien eskaintza hobetzea.
Adierazlea: Foru Aldundiek boluntariotzaren erakundeei eskainitako azpiegitura berriak.
Estandarra: 10.


4.6. Eusko Jaurlaritza
Eusko Jaurlaritzarentzat ondoko lehentasunezko ekintza-lerroak proposatzen dira:

4.6.1. Boluntariotzako Euskal Plana aztertu eta hedatzea, testuinguru jakin bati egokitutako modu pedagogiko eta parte-hartze handikoan.
Adierazlea: Boluntariotzako Euskal Planari buruzko lan-ekintzen kopurua haren aplikazioaren lehenengo urtean.
Estandarra: 2ko batez bestekoa agente edo eragile bakoitzeko.

4.6.2. Boluntariotzako Legean aurreikusitako boluntariotza sustatzeko neurriak garatu eta burutzea.
Adierazlea: Arauak garatzeko gauzatutako ekimenak.
Estandarra: 2.

4.6.3. Boluntariotzari laguntzeko (adibidez urteroko) planak, programak edo proiektuak diseinatu (dagozkien aldez aurreko azterlanekin), burutu eta ebaluatzea (emaitzen berri emanez, erkidegoko komunikabideei ere), arduradunak izendatuz.
Adierazlea: Onetsi, burutu eta ebaluatutako plan, programa edo proiektuen kopurua.
Estandarra: 2.

4.6.4. Euskal Autonomia Erkidegoko boluntariotzaren errealitateari eta egiten diren esku-hartze ezberdinek errealitate horrengan sortzen dituzten eraginei buruzko ikerketa-lan bat (sistematikoa, partaidetzazkoa eta genero-ikuspegia barne hartzen duena) egitea, bai eta emaitzen berri ematea ere.
Adierazlea: Boluntariotzako Euskal Kontseiluak Eusko Jaurlaritzak garatzen dituen ikerketa-prozesuei buruz azaldutako poztasun-maila.
Estandarra: %70ekoa edo handiagoa.

4.6.5. Eusko Jaurlaritzak boluntariotzaren egoera aztertzeko martxan dituen gizarte-ikerketako baliabideak erabili ahal izateko elkarrizketak eta lanak egitea.
Adierazlea: Ikerketa-baliabideek boluntariotzari loturiko alderdiak barne hartzeko xedez departamentuen artean egindako bilera eta lanen urteko ordu-kopurua.
Estandarra: 40.

4.6.6. Lurralde-agentziei finantzaketa egonkorra (batez ere hitzarmenen bitartez) eta beste zenbait laguntza-mota (eta ikuskaritza-mota) eskaintzea, Boluntariotzari buruzko Legearen 9. artikuluan Eusko Jaurlaritzari emandako ondoko eskumenak gauzatzeko: Autonomia Erkidegoan garatzen diren baliabideei buruzko katalogo publiko bat egitea; lehendik dauden fondoak koordinatuko dituzten boluntariotzari buruzko agiri-fondoa eta datu-basea sortzea; erakundeei eskatzen dituzten aholkularitza teknikoa eta lankidetza zehatza eskaintzea.
Adierazlea: Sinatutako hitzarmenak.
Estandarra: 3.

4.6.7.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateekin harremanak finkatu eta sendotzea, gizarte-segmentu edo sektore ezberdinetan boluntariotza-jardunaren errealitateari eta gaitasunei buruzko doktorego-tesien eta bestelako ikerketen burutzapena eta zabalkundea bultzatzeko eta, oro har, boluntariotzaren alorrean unibertsitateen lankidetza sendotzeko.
Adierazlea: Eusko Jaurlaritzaren eta unibertsitateen ordezkariek egindako bilerak.
Estandarra: 10.

4.6.8. Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatuekin boluntariotzaren gaiari buruzko truke eta elkarreraginerako harremanak ezarri eta mantentzea (enpresaren munduan boluntariotza sendotzeko helburuarekin, besteak beste).
Adierazlea: Eusko Jaurlaritzaren eta sindikatuen ordezkariek egindako bilerak.
Estandarra: 10.

4.6.9. Eusko Jaurlaritzako sail ezberdinen politika, plan, programa edo proiektuetan boluntariotzak zeharkako elementu gisa duen presentzia mantendu, barne hartu edo hobetzea (eta zabaltzea).
Adierazlea: Politika, plan, programa edo proiektuetan boluntariotzaren zeharkako elementu-izaerarekin erlazionatutako alderdi berriak sartzen dituzten boluntariotzaren alorrean eskumena duen sailaz bestelako sailen kopurua.
Estandarra: 4.

4.6.10. Finantzaketa egonkorra eta beste zenbait laguntza-mota (eta ikuskaritza-mota) eskaintzea, bereziki boluntarioei zuzendutako eta Euskal Autonomia Erkidego osoan egiten diren prestakuntza-ekintzak burutzeko.
Adierazlea. Finantzatu diren prestakuntza-ekintzen kopurua.
Estandarra: 10.

4.6.11. Boluntarioak dituzten erakundeek genero-hesia gainditu ahal izateko ekintzak diseinatu, burutu eta ebaluatzea.
IAdierazlea: Ekintza-kopurua.
Estandarra: 5.

4.6.12.Boluntarioak dituzten erakundeek hesi digitala gainditu ahal izateko ekintzak diseinatu, burutu eta ebaluatzea.
Adierazlea. Ekintza-kopurua.
Estandarra: 5.

4.6.13. Boluntariotzari buruzko Legearen eta, bereziki, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren existentziaren zabalkunderako (boluntarioei, erakundeei, instituzioei eta, oro har, gizarteari zuzenduta) eta erakundeak errolda horretan barne har daitezen bultzatzeko ekintzak burutzea.
Adierazlea. Ekintza-kopurua.
Estandarra: 5.

4.6.14. Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren arduradunen eta fundazioen eta elkarteen erregistroen arduradunen artean funtzionamendu-akordioak ezartzea.
Adierazlea: Dokumentu-euskarriarekin ezarritako protokoloa.
Estandarra: 1.

4.6.15. Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren funtzionamendurako eta hura indartzeko finantzaketa eta bestelako laguntzak ematea.
Adierazlea: Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak jasotako laguntzari buruz azaltzen duen poztasun-maila.
Estandarra: %70ekoa edo handiagoa.

4.6.16. Boluntariotzaren Euskal Kontseiluarekin lankidetzan, boluntariotzaren egoerari eta lehen Boluntariotzako Euskal Planaren eraginei buruzko ebaluazio etengabea, osatua eta parte-hartze handikoa egitea (hala pertsona boluntarioen nola boluntario-ekintzaren hartzaile diren pertsonen ekarpenekin), bigarren Plan bat egiteko oinarriak finkatuko dituelarik.
Adierazlea: Ebidentzia enpiriko nahikoa eta egokia ematen duten eta Planean barne hartuta dauden adierazleen ehunekoa.
Estandarra: %70ekoa edo handiagoa.

4.6.17. Boluntario-jarduera garatzeko azpiegitura eta material-ekipamenduen ekarpena egitea eta horien eskaintza hobetzea.
Adierazlea: Eusko Jaurlaritzak boluntariotzaren erakundeei eskainitako azpiegitura berriak.
Estandarra: 5.


4.7. Beste zenbait eragile edo agente

Boluntariotzaren esparruan jadanik laguntza garrantzitsua eskaintzen ari diren Aurrezki Kutxak eta Fundazioak bezalako erakundeentzat, ondoko lehentasunezko ekintza-lerroak proposatzen dira:

4.7.1. Boluntariotzako Euskal Plana aztertu eta hedatzea, testuinguru jakin bati egokitutako modu pedagogiko eta parte-hartze handikoan.
Adierazlea: Boluntariotzako Euskal Planari buruzko lan-ekintzen kopurua haren aplikazioaren lehenengo urtean.
Estandarra: 2ko batez bestekoa agente edo eragile bakoitzeko.

4.7.2. Boluntariotzari laguntzeko (adibidez urteroko) planak, programak edo proiektuak diseinatu (dagozkien aldez aurreko azterlanekin), burutu eta ebaluatzea (emaitzen berri emanez).
Adierazlea: Onetsi, burutu eta ebaluatutako plan, programa edo proiektuen kopurua.
Estandarra: 5.

4.7.3. Aurrezki Kutxak eta Fundazioak bezalako erakundeek boluntariotzako agentzia eta erakundeei finantzaketa eta bestelako laguntzak ematea.
Adierazlea: Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak Aurrezki Kutxek eta Fundazioek emandako laguntzari buruz azaltzen duen poztasun-maila.
Estandarra: %70ekoa edo handiagoa.

4.7.4. Boluntariotzari laguntzen dioten Aurrezki Kutxa eta Fundazioen eta boluntariotzaren esparruan diharduten beste zenbait agenteren artean elkarrizketa-bide normalak ezartzea.
Adierazlea: Hasitako elkarrizketa-dinamika berrien kopurua.
Estandarra: 10.