Segurtasun Saila

Konpartitu

Lehendakariak hauteskunde-operatiboan parte hartu duten 12.000 pertsonen lana eskertu du

Argitalpen-data: 

Iñigo Urkullu lehendakaria Lehendakaritzaren egoitzan dagoen "Emaitzak Aurkezteko Zentrora" joan da gaur goizean, Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua buru duen 2024ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen antolatzaile-taldea agurtzera. Aurrez aurre, eskerrak eman dizkie talde guztiek hauteskunde-prozesuak behar bezala funtziona dezan eta, horrela, herritarrek gaur egun oinarrizko eskubide hori gauzatu ahal izan dezaten egindako lanagatik.

12.000 pertsona inguru daude gaur egun hauteslekuetan eta hauteskunde-datuak bildu, egiaztatu eta prozesatzeko lekuetan:

  • 8.085 pertsonak osatzen dituzte hauteskunde-mahaiak.
  • 450 herri-administraziokoak dira. Bere lana hauteskunde-eguna eta ondorengo zenbaketa kontrolatzea eta laguntzea da.
  • 1.750 artekari, alderdien, koalizioen eta hautesle-elkarteen ordezkari gisa.
  • 64 pertsonak osatzen dituzte hauteskunde-batzordeak. Euskadiko Justizia Administrazioan lan egiten duten langileen laguntza izango dute.
  • 390 pertsonak osatzen dute informazioa jasotzeko eta herritarrei helarazteko zabaldutako gailu teknikoa, informatikoa zein ikus-entzunezkoa.
  • 1.227 agentek osatzen dute eguneko segurtasuna zaintzeko polizia-dispositiboa: Euskadiko 22 ertzain-etxeetako 939 agentek eta Euskadiko 81 udaltzaingoetako 288k.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)