Segurtasun Saila

Konpartitu

Josu Erkoreka: "Gorabehera nabarmenik gabe hasi da hauteskunde eguna"

Argitalpen-data: 

  • Euskadiko 2.695 hauteskunde-mahaiak arrakastaz eratu dira lehen orduan: 428 Araban, 1.409 Bizkaian eta 858 Gipuzkoan
  • 12 mila pertsona baino gehiago ari dira lanean hauteskunde autonomiko hauek arrakastaz egin ahal izateko
  • 8.000 pertsonak baino gehiagok osatuko dituzte mahaiak. Mahai horietan, gainera, administrazio publikoko 1.450 ordezkari eta 1.750 kontu-hartzaile egongo dira

Hauteskunde egun honetako lehen agerraldian, Josu Erkoreka Lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak adierazi du normaltasuna dela igande honetan, apirilaren 21ean, abiatu den bidea. Aurreikusita zegoen bezala, goizeko 9ak aldera eratu dira arrakastaz Euskadiko 2.695 hauteskunde-mahaiak: 428 Araban, 1.409 Bizkaian eta 858 Gipuzkoan.

12 mila pertsona baino gehiago ari dira lanean hauteskunde autonomiko hauek arrakastaz egin ahal izateko: Ertzaintzako agenteak eta Euskadiko udaltzainak, herri-administrazioen ordezkariak bozketa-zentroetan, datuak igorri eta jasotzeko zentroetako taldeak, parte hartzen duten hautagaitza guztietako kontu-hartzaileak eta ahaldunak, posta-bulegoetako langileak eta justizia-administrazioko eta hauteskunde-batzordeetako langileak, besteak beste.

Izan ere, 2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde hauetan 8.000 pertsonak baino gehiagok osatuko dituzte mahaiak, administrazio publikoaren 1.450 ordezkari egongo dira, 1.750 artekari bozkaleku guztietan, 390 pertsona gailu teknikoko kide izango dira, informatikakoak zein ikus-entzunezkoak, eta 1.227 agentek zainduko dute hauteskunde-egunaren segurtasuna.

Hemendik aurrera, egun honekin lotutako gaurkotasun guztia jarraitu ahal izango dute, sare sozial guztien eta Eusko Jaurlaritzaren www.euskadielecciones.eus webgunearen bitartez lehen aldiz emango diren agerraldien bidez.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)