Segurtasun Saila

Konpartitu

Euskalmetek hauteskunde egun eguzkitsua iragarri du, baina freskoa

Argitalpen-data: 


      2024_04_20_RP_Hauteskundeak_0315.jpg
  • Euskal Meteorologia Agentziak iragarpen berezia egin du 2024ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen egun honetarako

Giro egonkor eta eguzkitsua, baina ipar-ekialdeko haizearekin tenperatura maximoak aurreko egunetan baino balio baxuagoetan geldituko dira.

Goizaldean eta goizean goiz baliteke hainbat bailaretan lainogune batzuk sortzea eta giroa hotza izango da; Arabako leku batzuetan izotza egin dezake. Goizean zehar, ordea, eguzkitsu geldituko da denean, urdingune zabalekin. Eguerdi partean haizea ipar-ekialdetik finkatuko da eta arratsaldean antzemateko moduan ibiliko da, giroa freskatuz. Tenperatura maximoak larunbatekoak baino maila baxuagoan geldituko dira.

  • Tenperatura minimoak: 0-5 ºC artekoak barnealdean eta 5-6 ºC ingurukoak kostaldean
  • Tenperatura maximoak: 13-15 ºC artekoak.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)