Argitalpen-data: 2015/01/26

Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezki-kutxa eta banku-fundazioei buruzko lege-aurreproiektua

 

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 14koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezki-kutxa eta banku-fundazioei buruzko lege-aurreproiektua (PDF, 298 KB) jendaurrean jartzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezki-kutxa eta banku-fundazioei buruzko lege-aurreproiektua prestatu du Ogasun eta Finantza Sailak; eta Xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehaztu bezala izapidetu beharko da proiektu hori.

Xedapen orokorrek herritarren eskubide eta interes bidezkoei eragiten badiete, entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute, betiere aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluarekin bat etorriz; eta euren izaera dela-eta beharrezkoa bada, jendaurrean jarri beharko dira.

Eta horren ondorioz, proiektua jendaurrean jarriko da, hogei egun balioduneko epea egongo da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.