Argitalpen-data: 2014/12/18

Tokiko nekazaritza-elikagaien eta Nekatur-en baterako apustua Gabonetako azoketan

Euskadiko Nekazalturismo eta Landetxeen Elkarteak bere eskaintza turistikoa aurkeztu nahi izan du stand informatibo batekin.

Mercados navideño de Vitoria-GasteizGabonetan egiten diren tokiko produktuen azokak elementu erakargarriak dira tokiko herritarrentzat eta turistentzat, produktua sustatzeko aukeraz harago. Ezinbesteko hitzordu dira gure sukaldaritzarako produktu natural onenak eta kalitate handiko lehengaiak eskuratzeko, eta milaka bisitari erakartzen dituzte urtero. Horren jakitun, Euskadiko Nekazalturismo eta Landetxeen Elkarteak bere eskaintza turistikoa aurkeztu nahi izan du stand informatibo batekin, Gasteizen abenduaren 18an eta Donostian Santo Tomas egunean izango diren Gabonetako azoketako beren bazkideen eskaintza ezagutzera emateko.

Beste urrats bat produktuaren, lurraldearen eta turismoaren arteko hurbilketarako. Nekazaritza-elikagaien ekoizleak turismo katean egotea estimulu garrantzitsua da enogastronomiarekin –Euskadira etortzeko arrazoi nagusietako bat- lotutako eskaintza turistikoa aberasteko, eta landa inguruneko profesionalek egiten duten lanaren aitortza.

Argazkia: Daniel Llano