Argitalpen-data: 2014/10/27

Komunikabideekin eta agentziekin elkarlan prozesu bat hasi du emakundek sexismorik gabeko komunikazio eta publizitate bat lortzeko bidean

Emakundeko zuzendariak eta Idazkari Nagusiak, Izaskun Landaidak eta Ana Alberdik hurrenez hurren Begira, publizitate eta komunikazio ez sexista erabiltzeko aholku batzorde berriak azarotik hona egindako zenbait ekimenen berri eman dute gaur. (Begira 1998tik existitzen da baina Legegintzaldi honetan publizitateaz gain, komunikazio eremura zabaldu da). Hilabete hauetan, hiritarren kexak jasotzeaz eta erantzuteaz gain, Begirak, besteak beste, komunikabide eta publizitate agentziekin elkarlan prozesu bat jarri du abian komunikabide eta publizitatean eduki eta tratamendu sexistak baztertzeko lanean aurrera egiteko, eta gaur egun burutzen diren praktika onetatik ikasteko. Horretarako, prozesu honetan sexista ez den informazio edo publizitate baten tratamendurako erreferentziazko kode deontologiko bat edo jarraibide batzuk adostu nahi dira, eta honekin batera, komunikabideetako eta publizitate agentzietako zuzendariak eta teknikariak sentsibilizatu eta prestatu nahi dira, eta genero ikuspuntua duen begirada komunikatzaile baterako tresnak diseinatu eta sustatu nahi dira, besteak beste.

Jarraitu irakurtzen Emakunde Aldizkarian