Argitalpen-data: 2014/12/02

HABE aldizkariaren hemeroteka osorik digitalizatu du HABEk

1981-2011 urte bitartean argitaratutako HABE paperezko aldizkariko aleak PDF formatuan daude orain. Aleetako batzuekin batera argitaratutako eranskinak ere digitalizatu dira.

Urtez urteko bilaketaz gain, hitz gakoen bidezkoa ere egin daiteke. Hona hemen hemerotekara jotzeko helbide zuzena.