Argitalpen-data: 2014/04/16

Global Lehian programaren deialdia irekita

Banaka nahiz lankidetzan jarduten duten ETEen nazioartekotzeari laguntzeko 2014ko ekitaldirako diru-laguntzak

Banaka nahiz lankidetzan jarduten duten ETEen nazioartekotzeari laguntzeko Global Lehian programaren diru-laguntzen eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 29 arte irekita egongo da.

Guztira, 5.520.000 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan 2014ko ekitaldirako eta gai horretarako ezarritako aurrekontu-kredituari jarraituz. Zenbateko hori bi multzotan banatuko da: 1.380.000 euro, ordainketa-kredituetarako, eta 4.140.000 euro, konpromiso-kredituetarako. Eskualde Garapeneko Europar Funtsak (EGEF) lagundu egiten du banaka nahiz lankidetzan jarduten duten ETEen nazioartekotzeari laguntzeko Global Lehian Programaren finantziazioan, betiere aurrekontuan adierazitako muga hori gainditu gabe.

Etapa bakoitzera, zenbateko hauek bideratuko dira:

– Hasierako etapa: 828.000 euro.

– Sendotze-etapa: 3.312.000 euro.

– Ezartze-etapa: 1.380.000 euro.

Eskabidea era telematikoan bete beharko da.

Informazio gehiagorako: 2014ko apirilaren 3ko Ebazpena, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita banaka nahiz lankidetzan jarduten duten ETEen nazioartekotzeari laguntzeko Global Lehian programaren diru-laguntzak emateko 2014ko deialdia.