Argitalpen-data: 2014/04/16

Arabar Errioxako ardoek 30 domina lortu dituzte Challenge International du Vin 2014 lehiaketan

Hogeita hamar domina horietatik 24 ABRA Arabar Errioxako Upategien Elkarteko upategietako ardoentzat izan dira.

Challenge International du Vin 2014Challenge International du Vin 2014 lehiaketak 30 domina eman dizkie Arabar Errioxako ardoei: urrezko 8, zilarreko 11 eta brontzezko 11.

Hogeita hamar domina horietatik 24 ABRA Arabar Errioxako Upategien Elkarteko upategietako ardoentzat izan dira; beraz, “Errioxa sor-marka kalifikatuko upategi proportzionalki sarituenak” bihurtu dira”, ABRAtik adierazi dutenez.

Hemen kontsulta ditzakezu lortutako dominak:

Errioxa sor-marka kalifikatua   Arabar Errioxa   ABRA

Dominak guztira

 66 30 24

Urrezko dominak

 17 8 6

Zilarrezko dominak

 23 11 8

Brontzezko dominak

 26 11 10

 

Challenge International du Vin 2014 lehiaketako irabazleak