Argitalpen-data: 2014/09/17

"Berritu beharra dago, ezin gara atzean geratu, betiko produktua eginda"

Pedro Zubelzuri elkarrizketa, Zubelzu Piperren jabea

Pedro ZubelzuIbarrako piperra (Eusko Label) da zuen gilden (oliba, antxoa eta piperra) osagaietako bat. Zer garrantzi du produktu horrek?

Erabatekoa. Piper on batek, Ibarrakoak esaterako, asko janzten du pintxoa.

Gilda Euskadiko pintxo tradizionaletako bat izanda, nolatan behar izan da horrenbeste denbora kontsumitzeko prest dagoen formatu ontziratu bat ateratzeko?

Ez dakit, askotan galdetu diot hori neure buruari: nola ez duen inork komertzializatu Euskadin batez ere horrenbesteko arrakasta duen produktu hori.

Giltza berrikuntza dela esaten denean, Zubelzuk bete-betean asmatu du Azti Tecnaliari kontserbaren likidoa garatzeko eskatuta. Zure ustez, enpresek gehiago inbertitu beharko lukete horrelako apustuetan?

Bai, horixe da etorkizuna. Ezin gara atzean geratu, betiko produktua eginda. Berritu beharra dago, ideia berriak atera, gero ideia horiek ondo ateratzea beste gauza bat da, baina probatu egin behar da, gutxienez.

Zer harrera dute gilda ontziratuek jendearen aldetik?

Oso pozik gaude; poliki-poliki, gero eta harrera hobea dutela ikusten ari gara, eta beti esaten dudan moduan, hemendik lau edo bost urtera, gildak euren lekua kenduko die gure beste produktu batzuei, eta ekoizpenaren zatirik handiena hartuko dute. Guk betidanik ekoizten ditugu Ibarrako piperrak, et aia hiru urte daramatzagu jada gildekin, eta urtetik urtera ekoizpena areagotzen ari dela ikusten ari gara. Probatzen duenari gustatu egiten zaio, eta nahiz eta krisia dela-eta kontua konplikatuagoa izan, ondo saltzen da.

Ekoizle-ontziratzaile izatea lagungarri izan da komertzializazioari begira?

Poliki-poliki, gure lekua hartzen joan gara eta Makro Espainian eta beste hainbat lekutan gaude jada, Sagardin, besteak beste. Baina egunez egun saiatuta, noski.

Sarean duzuen dendan ez ezik, beste zein lekutan aurki genitzake?

Arestian aipatutako lekuetan eta Carrefourren, Unialkorekin, BM saltokietan eta saltoki tradizional gehienetan, besteak beste.

Nazioarteko merkatura ere iritsiko zarete, edo Estatuan zentratuko zarete?

Bai, horretan ari gara. Belgikara, Italiara, Sardiniara, Frantziara eta abar eraman ditugu jada, poliki-poliki goaz. Han ez dute produktua ezagutzen. Baina ikusten ari garenez, oporretan Euskadira etortzen den jendea da ezagutzen duena eta gero euren herrialdeetan kontsumitzen duena.

Zenbateko ekoizpen-bolumenaz ari gara eta zer-nolako formatutan saltzen duzue?

Gildas ZubelzuLau formatutan: sei eta hamabost aletakoetan, eta ostalaritzarako, berrogei eta laurogei eta bost alekoetan. Iaz, milioi bat eta ehun mila gilda ekoitzi genituen ia, eta nire helburua da bi milioi eta erdi edo hiru milioi ekoiztea.

Zer sustapen-ekintza ari zarete egiten produktu berri hori ezagutzera emateko?

Ekintzak egin ditugu Teledonostin, Martin Berasateguirekin aurkeztu ditugu, telebistan hainbatetan agertu dira... Batez ere, hedabideetan bilatzen dugu laguntza. Baita Bartzelonan ere, Euskadi Basque Country Banderako estropadetan. Madrilgo Gourmet Azokan, Alimentarian, oso arrakasta handiarekin, eta beti Eusko Jaurlaritzaren standaren barruan.

Zer iritzi duzu Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak bultzatutako sustapen-ekintzei buruz?

Esker ona besterik ez dugu guk, bultzada izugarria eman baitigute. Laguntza eman digute eta ezagutzera eman dugu gure produktua.