[inventario-materiales-arqueologicos]  2014. urtean material arkeologikoen eta paleontologikoen inbentarioa egiteko diru-laguntzak.

LABURPENA
Xedea

Agindu honen xedea da 2014. urtean Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan kokatzen diren aztarnategi arkeologikoetan esku-hartze baimenduen ondorioz aurkitutako material arkeologiko edota paleontologikoen inbentarioa egiteko laguntzak ezartzea eta arautzea.

Nolanahi ere, lagundutako jarduerak 2014. urtean gauzatu beharko dira,  betiere diru-laguntzazko Aginduaren eranskinean (XLS, 1 MB) azaltzen diren argibideen arabera.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua
    Ekakizunak:
    • Pertsona fisikoaren nortasuna
    • Behar adinako jarduteko gaitasuna izatea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean edukitzea.
    • Egunean izatea indarreko xedapenek ezartzen dituzten betebeharrak, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoan aurkitutako material arkeologikoak eta paleontologikoak entregatzeari eta gordailuan uzteari buruzkoak.
  • Pertsona juridikoak (publikoak eta pribatuak) Informazio xehatua
    Ekakizunak:
    • Behar adinako jarduteko gaitasuna izatea legez eraturik eta dagokion erregistroan izena emanda egotea.
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean edukitzea.
Prozeduraren eskakizunak
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Proiektuaren zuzendari teknikoa eta zientifikoa materialen jatorria den esku-hartzearen baimenaren titularra izango da. Salbuespen gisa soilik, proiektua zuzentzeko beste pertsona bat (esku-hartzea zuzentzeko baimendutakoa ez dena) aurkezten duten eskaerak onartuko dira, baldin eta eskatzaileak esku-hartzearen titularrak ¿aurretiaz eta idatziz¿ emandako baimena badu. Baldintza hori nahitaez egiaztatuko da eskaera-izapidean.
  • Proiektuaren zuzendariak eta esku-hartzearen arduradunak egunean izan behar dituzte indarreko xedapenek ezartzen dituzten betebeharrak, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoan zuzendu dituen esku-hartzeen ondorioz aurkitutako material arkeologikoak eta paleontologikoak entregatzeari eta gordailuan uzteari buruzkoak.
  • Proiektuaren memoria betetzea.
  • Taldea osatzen duten pertsonen curriculum vitaea aurkeztea
  • Inbentarioaren xede diren materialen jatorri diren esku-hartzeen behin-behineko edo behin betiko memoria aurkeztea, dagokion Foru Aldundiari igorritakoa. Memoria abian badago, azalpen-dokumentu bat aurkeztuko da esku-hartzeari buruzko honako xehetasunekin: proiektua, metodologia eta esku-hartzearen emaitzak. Memoria Euskal Kultura Ondarearen Zentroari aurretik igorrita badago, ez da beharrezkoa izango ekartzea, baina proiektuaren memorian halaxe jasoko da.
  • Egokituko diren materialen inbentarioen kopia aurkeztea
  • Proiektuko diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua.
  • 2013ko urtarrilaren 1ean amaitutako esku-hartzeetako materialak izendatutako gordailu-zentroan entregatuta egon behar dute dagokien inbentarioarekin batera. Informazio xehatua

    Eskatzaileak ez du gordailu-Aktarik aurkeztu behar izango. Euskal Kultura Ondarearen Zentroak egingo ditu beharrezko egiaztapenak. Baldintza hau eskaera-izapidean betetzen ez duten proiektuei uko egingo zaie.

Aurrekontuko zuzkidura
80.000 euros
Prestazio ekonomikoa

Laguntzaren zenbatekoa proiektuaren aurrekontuan sartutako gastuen ehuneko ehuneraino (% 100) irits daiteke, betiere proiektu bakoitzeko 12.000 euroko zenbatekoa gainditu gabe.

Deialdiari atxikitutako zuzkidura ekonomikoa aski ez bada  kalkulatutako laguntzen zenbateko globalari erantzuteko, diru-laguntzen zenbateko bakoitzaren murrizketa lineala egingo da zuzkidura hori aski izan arte.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzen ordainketa aldi bakar batean gauzatuko da, baldin eta onuradunak justifikazio-agiriak aurkezten baditu eta Aginduaren 18 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badira.

ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Diru-laguntzaren berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide horiek ez dira beharrezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Hiru hilabete, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Harremanetarako datuak

Kultura Ondarearen Zentroa
Donostia-San Sebastian kalea 1
00001 Vitoria-Gasteiz

Tfnoa: 945 019490
E-maila: zentroa@ej-gv.es