[gazte_ekipamenduak]  EAEko toki-erakundeei eta toki-izaerako udalaz gaindiko erakundeei beren gazte-ekipamenduen sarea bultzatzeko diru-laguntzak (2014)

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Gazte-ekipamenduak eraiki, handitu edo hobetu.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Toki-erakundeak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Euskadiko Autonomia Erkidegoan berezko nortasun juridikoa duten toki-erakundeek eta berezko nortasun juridikoa duten udalaz gaindiko mankomunitate edo erakundeek ¿indarreko legeriaren arabera udal batek baino gehiagok eratuta egon eta nortasun juridiko berezkoa dutenak¿ jaso ahal izango dituzte soil-soilik agindu honetan adierazten diren diru-laguntzak. Udalaz gaindiko erakunde horiek, bakoitzaren estatutuetan aurreikusitakoaren arabera, bidezko gaitasuna eta egokitasuna erakutsi behar dute, beren proiektuak behar bezala aurrera eramateko, dagokien jardun-eremuaren baitan.
    • Eskatzaileak eskabidean bertan eta eskabideari erantsitako dokumentazioan bildutako datuak egiazkoak direla eta laguntza horien onuradun izateko indarrean dagoen legeriak ezarritako baldintzak betetzen dituela.
    • Entitate eskatzailea zigor- eta administrazio-arloko diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez egotea eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ez egotea; Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren (otsailaren 18ko 4/2005) Legearen arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Ez dira erakunde onuraduntzat joko udalaz gaindiko erakunde baten zatia izan arren erakunde horren izenean eskatutako proiektuaren antzeko beste bat bere kasa aurkezten duten toki-erakundeak, beren izenean aurkezten duten hori udalaz gaindiko erakundearenean atxikita egon bazitekeen.
  • Diru-laguntza jasotzeko modukoak izango dira berariaz 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzako ekipamenduak izango dituzten higiezinak eraiki, eraberritu, egokitu edo handitzeko lanak egiteko profesional gaituek landutako proiektuen erredakzio-laneko gastuak, bai eta lan horiek exekutatzeko gastu edota kostuak ere. Gastu horiek guztiak 2014ko ekitaldikoak izango dira.
  • Kasu guztietan, erakunde eskatzaileak gutxienez kostu osoaren % 30 finantzatu beharko du bere funts propioekin. Ez dira horrelako finantziaziotzat hartuko erakunde eskatzailearekin lotuta ez dauden instituzio publikoek emandako diru-hornidurak, diru-laguntzaren helburua betetzeko asmoz jaso badira.
  • Ez dira inola ere diruz lagunduko erakunde eskatzailearen pertsonal propioaren gastuak.
  • Artikulu honen arabera ez laguntzeko moduko gastu edo kostutzat jotzen diren horiek agertzen badira erakunde eskatzaileak aurkezten duen aurrekontuan, edota laguntzeko modukoak izanik ere ezarritako muga gainditzen badute, Epaimahai Kalifikatzaileak ezabatu edo araztu egingo ditu gastu edo kostuok, diru-laguntza kalkulatzeko beharrezkoa den oinarrizko gastu-aurrekontua zehaztu ahal izateko.
  • Agindu honen aplikazio-esparrutik kanpo gelditzen dira jarduketa hauek: Informazio xehatua

    a) Izaera edo helburua kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritzaren jarduera-esparruekin zuzeneko zerikusia ez dutenak.
    b) Patrimonializa daitezkeen elementuetan inbertsioak edo gastuak egiteko xedea ez duten jarduerak. Hartara, berariaz, kanpo geratuko da altzarien eta beste edozein hornikuntza-materialen erosketa edo konponketa.
    c) Hartzaileak nortzuk diren argi eta garbi identifikaturik ez dutenak.
    d) Eskabide batean jarduera bat baino gehiago sartu eta horiek izaera ezberdinetakoak diren kasuetan, ez bada banaka azaltzen jarduera bakoitzari zein helburu, hartzaile eta inbertsioen edo diru-sarreren eta gastuen edo kostuen aurrekontu dagokion.
    e) Erakunde eskatzailearen edo Eusko Jaurlaritzaren edo horren menpeko beste edozein erakunderen jabetzakoak ez diren lokalei dagozkien egitasmoak.
    f) Dagokion legeria aplikagarria betetzen ez duten lokalak.
    g) Gazte Planaren Zuzendaritza Batzordeak onartutako «Gazte ekipamenduak definitzeko eta sailkatzeko proposamena» dokumentuan jasotako tipologiekin bat ez datozen lokalak: www.gazteaukera.euskadi.net/gaztebehatokia

  • Diru-laguntza jasotzen duten entitateen betebeharrak: Informazio xehatua

    1.– Emandako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, diru-laguntza eman dela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunek berariaz uko egiten ez badiote, laguntza onartutzat emango da.

    2.– Diru-laguntza agindutako helburu zehatzerako erabiltzea.

    3.– Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari diru-laguntzen fiskalizazio-lanetan behar duten informazio guztia ematea.

    4.– Agindu honetan adierazitako diru-laguntzak jasotzen dituzten erakundeek berariaz aipatuko dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritzaren laguntza izan dutela, diru-laguntza emateko ebazpenaren berri dutenetik hasita, diruz lagundutako jarduera edo egitaraua dela-eta argitaratzen dituzten egitarau, iragarki-kartel, argazki eta idatzizko zein gainerako multimedia material guztietan. Material horiek Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan argitaratu beharko dira. Gainera, diruz lagundutako jardueraren ondorioz sortzen diren liburu, liburuxka edo kartelen ale bat aurkeztu behar dute beren kontura edo, bestela, horien kopia euskarri fisiko edo magnetikoan, materialaren izaera edo euskarriaren egokitasunaren arabera. Konpromiso honetatik salbuetsita egongo dira behin jarduera bukatuta eskabidea aurkeztu eta diru-laguntza jasotzen duten erakundeak, baita diru-laguntza eman zaiela jakinarazten dien komunikazioa behin jarduera bukatuta jasotzen duten erakundeak ere.

    5.– Diruz lagundutako jarduerak, programak edo ekipamenduak ordaindu behar den zerbitzu edo produkturen bat eskaintzen badu, erakunde onuradunak abantailak eskainiko dizkie, batez ere ekonomikoak, Gazte-txartela dutenei.

    6.– Oro har gazte-politikaren alorrean eta, baita ere, diruz lagundutako jarduketa, programa, zerbitzu edo ekipamenduekin loturiko alorretan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak jartzen dituen aplikazio informatikoak erabiltzea.

    7.– Oro har Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak deitutako gazteen alorreko bileretan parte hartzea, bai eta diruz lagundutako jarduketarekin lotura dutenetan ere.

    8.– Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak oro har gazteen alorrean, bai eta diruz lagundutako jarduketarekin lotura duten alorretan ere, eskatzen dizkion datu estatistikoak ematea.

    9.– Diruz lagundutako jarduketarekin zerikusia duten guztietan sexismorik gabeko hizkera erabiliko dela bermatzea.

    10.– Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak kontsultatzeko hala eskatzen duenean, honako dokumentazioa jartzea haien esku:

    a) Ekipamenduaren kudeaketa-proiektua (antolamendu-egitura, jarduera-programazioa, gazteek parte hartzeko bideak eta abar).

    b) Obra-kontratuaren esleipen-erabakiaren hitzez hitzezko ziurtagiria.

    c) Lanen zuzendaritza fakultatiboaren izendapena jasotzen duen ziurtagiria.

    d) Lan-hasieraren aktaren kopia.

    e) Sektorearen araudi aplikagarriak hala eskatzen duenean, lortutako lizentzia edo baimenen kopiak.

    11.– Diruz lagundutako jarduketan gorabeheraren bat gertatuz gero, organo kudeatzaileari jakinarazi beharko zaio. Organoak, hala dagokionean, behar diren egokitzapenak egingo ditu, indarrean dagoen araubidearen arabera.

  • Eskaerarekin batera, "Memoria eta aurrekontua" inprimakia beteta aurkeztu behar da
  • Erakundearen ordezkari legalaren nortasunaren egiaztagiria.
  • Eskaerarekin batera aurkeztu, lanak gauzatzeko proiektua. Bertan, gutxienez honako hauek sartuko dira: memoria, kokapen eta espazioen banaketari buruzko planoak eta ekipamenduaren ezaugarrien eta egingo diren lanen deskribapen zehatza, edo, lanak txikiak izanez gero, burutuko diren lanen xehetasun teknikoen ale bat.
  • Ordezkariaren nortasunari eta hirugarrenen altari dagozkion datuak eskuratu edo egiaztatzeko baimena organo kudeatzaileari espresuki emateko aukera izango dute diru-laguntza eskatzen duten entitateek eskabidean.
  • Erakunde eskatzailea Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailaren Hirugarrenen Erregistroan alta emanda egon beharko da.
  • Erakundea ez egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean. Informazio xehatua

    Eskaeran egiaztatuko da

  • Eskatzaileak eskabidea baloratzeko aurkeztu nahi den dokumentazio osagarria aurkeztu ahal izango du.
Aurrekontuko zuzkidura
290.000
Prestazio ekonomikoa

Agindu honetan ezarritako diru-laguntzak aurkezten den proiektu bakoitzaren aurrekontu onartuaren % 70eraino irits daitezke.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa gorabehera, aurkezten den proiektu bakoitzari ematen zaion laguntza ez da inoiz izango 75.000 euro baino handiagoa.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzaren ordainketa bi zatitan egingo da: lehenengoa, diru-laguntzaren % 50ekoa, diruz lagundutako inbertsioaren % 50 burutzeko gastua benetan egin dela egiaztatu ondoren, eta bigarrena, gainontzekoa, diruz lagundutako inbertsioa guztiz burutzeko gastua benetan egin dela egiaztatu ondoren.

Deitzen duen erakundea
  • Eusko Jaurlaritza > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza > Gazteria eta Kirol Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Erakunde eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko du, Administrazioak diru-laguntza ordaindu ahal izateko,

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Justifikazioa

    Diruz lagundutako inbertsioak bi epetan justifikatu behar izango dira:

    • lehenengoa, inbertsioaren % 50ari dagokiona, 2015eko urtarrilaren 8a baino lehen, erakunde eskatzailearen idazkariaren edo ekonomia eta finantza arloko arduradunaren ziurtagiria aurkeztuz.
    • bigarrena, inbertsioaren gainontzeko % 50ari dagokiona,  2015eko martxoaren 31 baino lehen, "aurkezteko dokumentazioa" atalean zehazten den dokumentazioa aurkeztuz.

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Ebazpena emana
[2014/12/19]
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak