Enplegurako orientazio-ekintzak eta zerbitzuak gauzatzeko diru-laguntzen 2014ko deialdia

Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

Argitaratze-data 2015/02/19
Behin betiko EBAZPENA eta ERANSKINAK Informazio gehiago

EBAZPENA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazioekintzak egin eta orientazio-zerbitzuak emateko diru-laguntzen 2014ko ekitaldiko deialdia ebazten duena.

Berriari/oharrari buruzko informazioa:
EBAZPENA (PDF , 1.51 MB)
Argitaratze-data 2014/12/05
Akatsak zuzentzeko errekerimendua Informazio gehiago

Ondorengo EBAZPENA dela eta, 2014ko urriaren 23koa, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia¬rena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekiko lankidetzan enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatzeko laguntzen deialdia argitaratzen duena, egindako eskaerak aztertuta zera baieztatu dugu: aipaturiko ebazpenak ezartzen dituen baldintza guztiak ez dituztela betetzen.

Berriari/oharrari buruzko informazioa:
Akatsak zuzentzeko errekerimendua (PDF , 377.44 KB)
LABURPENA
Xedea

Deialdi honen xede dira, 2014ko ekitaldian, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzeko eman ditzakeen la-guntzak. Laguntza horien hartzaileak, berriz, jarduera hori Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera gauzatzeko baldintzak betetzen dituzten erakundeak izango dira.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Elkarteak Informazio xehatua

    1.- Edozein pertsona fisikok edo juridikok, publikoa edo pribatua dela ere, orientazio-ekintza eta -zerbitzuak, eta hartarako aurreikusitako diru-laguntzak jaso ahal izango ditu. Horretarako, ezinbestekoa da orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak behar bezala gauzatzeko behar den esperientzia eta baliabide materialak eta giza baliabideak edukitzea, 5 artikuluko 3. eta 4. paragrafoetan azaltzen den bezala..

    2.- Halaber, enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatu eta deialdi honek arautzen dituen diru-laguntzak eskuratzeko aukera izango dute 5 artikuluaren 1. puntuak adierazten diren enpresen edo entitateen elkarte eta taldeek, nortasun juridikorik duten ala ez kontuan hartu gabe, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

    a) Elkarte eta talde horietako kideek beren gain hartzen badute horien izenean egingo dituztela diruz laguntzekoak izango diren jarduera guztiak edo horietako batzuk, eskaeran adierazi beharko dute hori egiteko asmoa dutela, eta onuradun-izaera izango dute.
    b) Elkarte edo taldeei elkartutako kideek, beren gain hartzen badute jarduera guztiak edo haien zati bat elkarte edo talde horien izenean egiteko konpromisoa, behar adinako esperientzia eta bitarteko materialak nahiz giza baliabideak izan behar dituzte enplegurako orientazio-ekintzak egin eta orientazio-zerbitzuak emateko; betiere, 5 artikuluaren 3. eta 4. paragrafoetan adierazten diren eskakizunak betez.

    Iraupen mugagabea edo aldi baterako iraupena izateko eratzen dira elkarteak. Hiru pertsona edo gehiagoren arteko akordioaren bidez eratzen dira.Pertsona horiek fisikoak edo juridikoak, publikoak edo pribatuak izan daitezke, eta konpromisoa hartzen dute ezaguerak, bitartekoak eta jarduerak komunean jartzeko; horrela, bidezko emaitzak, komunak eta interes orokorrekoak zein partikularrekoak lortuko dira.

    Elkartearen funtzionamendua eta jarduna arautzeko estatutuak egiten dira, eta eraketa-akta egiten den unetik bertatik daukate jarduteko gaitasun osoa (agiri publikoan edo pribatuan jasotzen da akta hori).

    Eskakizunak:
    • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Onura publiko elkarte izatea
    • Aurretiazko esperientzia
    • Baliabide materialak eta giza baliabideak edukitzea:
Betekizunak eta merezimenduak
  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.


    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

Aurrekontuko zuzkidura
3.774.000,00 euros
Prestazio ekonomikoa

Deialdi honen xede diren laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 3.774.000,00 eurokoak dira, horietatik 2.264.400,00 euro Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2014ko aurrekontuko ordainketa-kreditukoak, eta 1.509.600,00 euro 2015eko konpromisozko kreditukoak.

Orientazio-ekintzak eta zerbitzuak gauzatzeko diru-laguntzen zenbatekoa orduko 34 eurokoa izango da; kopuru hori jarduerari lotutako gastu arruntak eta pertsonalekoak estaltzera bideratuko da; betiere, kontuan izanik diruz lagundutako gehieneko denbora, egunean eta guztira, orientazio-saio bakoitzeko eta orientazioa eman zaion pertsona bakoitzeko, honako taula honetan ageri dena izan behar duela

  • Ekintza indibidualak: Gehienezko arreta-denbora pertsona/eguneko: 1,5 ordu.
  • Taldeko ekintzak: Gehienezko arreta-denbora pertsona/eguneko: 4 ordu.

Langileekin egindako gastu zuzenaren %140 lagun daiteke diruz.

Diruz lagundutako orientazio-ekintzak egiten dituzten langileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak izango dira langileekin egindako gastu zuzenak; horretarako muga lanaldi osorako kontratatutako langile bat izango da, 1.500 orduko.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da:

Lehen ordainketa 2014. urtean egingo da, ebazpena argitaratu ondoren, eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoaren %60 ordainduko da. Diru-laguntzaren zati hori jasotzeko, entitate onuradunak ziurtagiri baten bidez egiaztatu behar du jardueraren hasiera eta kontratatutako pertsonen identitatea, eta Lanbidek ziurtatu beharko du pertsona horiek alta emanda daudela Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean.
Ordainketak 180.303,63 euroko kopurua gainditzen badu, erakundek banku-abala aurkeztu beharko dute, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak ezarritakoari jarraituz; dekretu horrek arautzen du Euskadiko Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren diru-laguntzak bermatu eta itzultzeko erregimen orokorra eta bertan ezartzen dira diru-laguntza horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde lankideen baldintzak, araubidea eta betebeharrak. Abalaren eredua eta hura egiteko jarraibideak Lanbidek emango ditu.
Edonola ere, ez da bermerik eratu beharra eskatuko, baldin eta diru-laguntzen onuradunak tokiko erakundeak edo haien mendeko erakunde edo organismoak badira.

Bigarren ordainketa 2015.urtean egingo da, eta gainerako %40 edo justifikazioaren ondorioz ordaindu beharrekoa izango den zenbatekoa ordainduko da. Horretarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dira diruz lagundutako ekintzak amaitu ondorengo bi hiletan:

  • Emandako diru-laguntzarekin egin den jardueraren azalpen-memoria zehatza.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, ziurtatzen duena benetakoa dela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren informazio-sisteman daukan informazio mekanizatua, entitateak egindako ekintzei eta pertsonei eskainitako arretari buruzkoa.
  • Diruz lagundutako ekintzak egin dituzten langileen nominen eta Gizarte Segurantzako kotizazio-agirien (TC1 eta TC2 ereduak) kopiak eta ekintzetan egindako gastuen egiaztagiriak.


Erakunde onuradunei diru-laguntzak emateko eta ordaintzeko, ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo haren erakunde autonomiadunen antzeko diru-laguntzen edo laguntzen karietara bideratzen hasitako itzulera- edo zigor-prozedurak amaituta egotea.

Deitzen duen erakundea
  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Finantzatzen duen erakundea
  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, 14ko azaroaren 12a arte

    Deialdi honen babespean diruz lagundu ahal izango dira Lanbidek ezarritako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak, entitate laguntzaileekin batera gauzatzen direnak, betiere I. eranskinean aurreikusitako baldintzen arabera, han zehazten baitira lurraldeko jardun-eremu edo -azpieremuak eta orientazioko ordu-blokeen kopurua.

    Deialdi honen babespean diruz lagundutako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak entitate onuradunen langile propioen bitartez gauzatuko dira, azpikontrataziorik gabe.

    Lagundutako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak hasteko epea hilabetekoa izango da, deialdiaren ebazpenaren jakinarazpenaren hurrengo egunetik kontaturik, eta 8.6 artikuluan aurreikusitako baldintzetan. Egiteko epea, berriz, 2015eko irailaren 30era artekoa izango da.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
8.2 artikuluan adierazten den kide anitzeko organoak behin-behineko ebazpen-proposamen bat egingo du, honako hauek adieraziz: zer diru-laguntzak emango dituen eta zein diren diru-laguntza horien proposatutako onuradunak, zenbat orientazioko ordu-bloke esleitu diren lurraldeko jardun-eremu edo -azpieremu bakoitzeko, eta zer diru-laguntza proposatzen horretarako eta, azkenik, zeintzuk ukatuko diren eta zergatik. Interesdunei jakinaraziko zaie behin-behineko ebazpen-proposamen hori, Lanbideren web-orrian argitaratuta Pertsona interesdunek 10 egun balioduneko epea izango dute egokitzat hartzen dituzten alegazioak aurkezteko. Epe hori behin-behineko ebazpen-proposamena Lanbideren web-orrian argitaratu, eta hurrengo egunean hasiko da kontatzen. Epe hori igarota eta, hala badagokio, interesdunek aurkeztutako alegazioak aztertuta, kide anitzeko organoak behin betiko ebazpen-proposamena egin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari helaraziko dio, hura baita deialdi hau ebazteko organo eskuduna. Ebazpen-proposamenak ez die Administrazioarekiko eskubiderik sortzen proposatutako onuradunei. Prozeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko gehienezko epea lau hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunetik kontaturik. Epe hori igaro ondoren ebazpen espresurik jakinarazten ez bada, eskabidea baztertutzat jo ahal izango da. Prozedurari buruzko ebazpena pertsona interesdunei jakinaraziko zaie, Lanbideren webgunean argitaratuz
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
Behin betiko EBAZPENA eta ERANSKINAK (PDF , 1.51 MB) [2015/02/19]
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Posta elektronikoa: orientazioa@lanbide.net