Ekintzaileei bultzatzeko 2024ko laguntzen deialdia (Erakunde Laguntzaileak): ideia bat garatzea eta proiektu berriak abiaraztea

[ENTAP_2024]

Deskribapena


Xedea

Deialdiaren II. eta III. kapituluetan araututako laguntzen onuradunak hautatu, lagundu eta/edo tutoretzarako erakunde laguntzaile izatea (negozio-ideia bat aztertu eta garatzea eta enpresa-proiektu berriak abian jartzea).

Aurrekontuko zuzkidura

1.200.000 €

Prestazio ekonomikoa

  • 140.000 euro (2024ko ordainketa-kredituari dagozkionak) II. kapituluan (Enpresa-ideia baten garapena) jasotako laguntzen onuradun diren sustatzaileak hautatu eta laguntzera bideratuko dira.
  • 240.000 euro (120.000 euro 2024ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 120.000 euro, berriz, 2025ko konpromiso-aurrekontuari) III. kapituluan (Enpresa-proiektu berriak abiaraztea) jasotako laguntzen sustatzaile onuradunak hautatu eta laguntzeko laguntzetara bideratuko dira.

Erakunde laguntzaileek 400 euroko dirulaguntza jasoko dute lagundutako pertsona bakoitzeko (ezarritako baldintzak bete behar ditu eta dirulaguntza esleituta izan behar du) II. kapituluan (Enpresa-ideia baten garapena) jasotako laguntzen kasuan, eta 1.000 eurokoa III. kapituluan (Enpresa-proiektu berriak abiaraztea) jasotako laguntzen kasuan.

  • Erakunde horien eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, horiek guztiak aztertu eta erakunde laguntzaile gisa jarduteko baimena emango zaie aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten guztiei. Era berean, horietako bakoitzak lagundu beharreko pertsona-kopurua eta tipologia zehaztuko da, ondoren, dagokien dirulaguntza emateko.
  • Erakunde laguntzaile bakoitzak lagundu beharreko pertsona-kopurua erakundeek eurek proposatutakoaren arabera zehaztuko da, laguntza honetara bideratutako baliabide ekonomikoek ahalbidetzen dutena aintzat hartuta.
  • Baliabide ekonomiko horiek nahikoak ez badira erakunde laguntzaileek proposatutako pertsona guztiei laguntzak emateko, murriztu egingo da erakunde laguntzaile bakoitzean aholkularitza jasoko duten pertsonen kopurua, aurreko urteko deialdiko egikaritze-mailaren arabera (arreta eman zaien pertsonen kopurua, onartutakoekin alderatuta).
  • Deialdi honen esparruan, sustatzaileei aholkularitza emateko erakunde laguntzaile gisa jarduteko eta aurreikusitako dirulaguntzak kudeatu eta ordaintzeko baimenak ezinbestean dakar dagokion Lankidetza Hitzarmena sinatzeko betebeharra, eta dokumentu horretan zehaztuko dira xehetasun guztiak.
  • Sustatzaileak hautatzeko, laguntza emateko eta tutoretza-lanak egiteko jarduerez gain, erakunde laguntzaileak arduratuko dira aurreikusitako dirulaguntzak kudeatzeaz eta ordaintzeaz, baita sustatzaile izan nahi dutenek baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeaz ere. Deialdian araututako epeak amaitu eta ondorengo hamabost egunetan, erakunde laguntzaileek Lanbide-EEZn aurkeztuko dute eskatutako justifikazioa.
  • Lanbideren web-orrian (https://www.lanbide.euskadi.eus) jakinaraziko dira deialdi hau egikaritzeko laguntzaile gisa jarduteko baimena duten erakundeak, bai eta erakunde bakoitzak zenbat pertsona hartuko dituen ere.

Ekintzaileak:

II. kapituluan araututako enpresa-ideia bat garatzeko laguntzak finantzatzeko, 420.000 euro erabiliko dira, 2024ko ekitaldiko ordainketa-kredituari dagozkionak.

231.250 euro bideratuko dira 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago dituzten gazte ekintzaileentzako laguntzetarako eta 188.750 euro bideratuko dira 30 urte edo gehiago dituzten ekintzaileentzako laguntzetarako.

  • Enpresa-ideia bat garatzeko laguntza gehienez ere 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Zenbateko hori % 15 areagotuko da 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago badituzte (eskaera aurkezten duten unean), eta beste % 15 emakumeak badira.

III. kapituluan araututako negozio-ideia zehatza duten ekintzaileek enpresa-proiektu berriak abian jartzeko laguntzak finantzatzeko, 400.000 euro erabiliko dira; horietatik 200.000 2024. ekitaldiko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 200.000 2025. ekitaldiko konpromiso-kredituari.

220.000 euro bideratuko dira 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago dituzten gazte ekintzaileentzako laguntzetarako eta 180.000 euro bideratuko dira 30 urte edo gehiago dituzten ekintzaileentzako laguntzetarako.

  • Enpresa-proiektu berriak abian jartzekolaguntza gehienez ere 1.500 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Zenbateko hori % 15 areagotuko da 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago badituzte (eskaera aurkezten duten unean), eta beste % 15 emakumeak badira/Personas emprendedoras.

Ordainketa-modua:

  • Erakunde laguntzaileei: Ordainketa bakarra egingo zaie laguntzeko prozesua hasten denean.
  • Ekintzaileei (enpresa-ideiak garatzeko): Ordainketa bakarrean ordainduko zaie onuradunei, laguntza eman eta gero.
  • Ekintzaileei (proeiktu berriak martxan jartzeko)
    • Lehenengo ordainketa: dirulaguntzaren %50 dirulaguntza ematea onartu ostean eta bideragarritasun-plana eratu eta enpresa-proiektua ezartzeko aholkularitza-prozesua hasi eta gero, 2024ko aurrekontuko ordainketa-kredituaren kargura.
    • Bigarren ordainketa: Gainerako %50, 2025ko konpromiso-kredituaren kargura, Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta eman eta gero. Erakunde laguntzaileak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan aurkeztu behar du:
      • EJZn alta eman izanaren kopia
      • Eginiko jarduerak zehaztuko dituen azken memoria
      • Pertsona sustatzaileak bete behar dituen baldintzak betetzearen egiaztatzea

Nori dago zuzenduta


Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ?Entitate Kolaboratzaileek

EAEko udalerriak, udalerrien elkartzeak, mankomunitateak, koadrilak, eta haiei lotutako edo haien mendeko erakundeak.

Eskakizunak:

  • 2 urteko esperientzia ekintzaileei laguntza emateko eginkizunetan.

  • Sustatzaileei laguntza emateko langile egokiak eta nahikoak izatea: gutxienez kontratupeko teknikari bat, unibertsitate-ikasketak amaituta dituena; giza baliabide horiek urtebetetik gorako esperientzia izan behar dute, eta curriculum egiaztatua autoenplegurako laguntza- eta tutoretza-lanen arloan. Gainera, diruz laguntzen diren ekintzak egiteko langile propio nahikoa izateko konpromisoa hartuko dute, eta langile horiek gai izan behar dute erabiltzaileei behar bezalako arreta emateko.

  • Ez da kondenatua izan, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

  • Ez da epai edo administrazio-ebazpen irmo batez kondenatua edo zehatua izan, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galduz, edo, hala izan bada, igaro da kondena- edo zehapen-epea.

  • Ez du eskatu borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez dago edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta, ez dago konkurtsoan deklaratuta edo, hala egonda ere, hitzarmen bat eraginkor bihurtu da hartan, ez dago esku-hartze judizialaren pean, eta ez dago desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera edo, hala egonda ere, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu du.

  • Ez du administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik izan, errudun deklaratuak izan direlako.

  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daude honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea. Edo ez dira Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

  • Egunean ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta konpromisoa hartzen du betebehar horiei eusteko harik eta emandako laguntza edo dirulaguntza guztia justifikatu arte, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutako baldintzetan (2023ko otsailaren 17ko EHAA).

  • Ez du dirulaguntzen arloko ordaindu gabeko itzulketa-betebeharrik, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA), eta konpromisoa hartzen du egoera horretan, emandako dirulaguntza osoa justifikatu arte, gertatzen den edozein aldaketaren berri emateko.

  • Ez du zehapen administratibo edo penalik jaso sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik -zehazki, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretua edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa-, edo zehapen-epea igaro da.

  • Ez dago sartuta laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausetan, hauek barne:
    -Berdintasun-planik indarrean ez edukitzea, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izanik.
    -50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legeetan ezarritakoaren arabera.
    -LGTBIfobia izatea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne.

  • Ez dago zehatuta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez edo, hala izan bada ere, ezarri ditu beharrezko neurri zuzentzaileak eta ordaindu du dagokion zehapena.

  • Betetzen du desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota edo, hala ez bada, hartu ditu dagozkion neurri alternatiboak.

  • Ez dago Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako dirulaguntza itzultzeko ezein prozeduraren eraginpean.

  • Konpromisoa hartzen du enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  • Betetzen ditu deialdian eskatutako baldintza guztiak eta eskabide honetan adierazitako datu guztiak egiazkoak dira.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Informazio orokorra: 945 160 601

Posta-elektronikoa: personas.emprendedoras@lanbide.eus

Enplegua Sustatzeko Zerbitzua

  • 945-181 347
  • 945 181 350
  • 945 141 137

Kodea

1102117

Erakunde laguntzailearen eskabidea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete eskaera egin denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Enpresa-ideiak garatzeko laguntzen eskabidea


  • Eskabideak aurkeztu beharko dira baimendutako erakundeen bitartez.

    Eskabideak aurkezteko epea:

    • Hasiera-data: Prozesua hasi eta hurrengo eguna.
    • Amaiera-data: 10 egun laguntzeko prozesua hasi eta hurrengo egunetik aurrera.

Enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko laguntzen eskabidea


  • Eskabideak aurkeztu beharko dira baimendutako erakundeen bitartez.

    Eskabideak aurkezteko epea:

    • Hasiera-data: Prozesua hasi eta hurrengo eguna.
    • Amaiera-data: 10 egun laguntzeko prozesua hasi eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk