Ameriketako Estatu Batuetako Ikerketa Ekonomikorako Bulego Nazionalak (National Bureau of Economic Research) mundu garatuko hamar herrialdetako iraupen luzeko zainketei buruzko ikerketa baten emaitzak argitaratu ditu, tamaina, kokapen geografiko eta ekonomia desberdinekin eta egitura heterogeneoekin, osasunaren arretari eta iraupen luzeko zainketei heltzeko.
Albisteak
Euskadiko Baliabide Soziosanitarioen Mapa eguneratzea
Kontzeptuak eguneratu eta berrikusi ondoren, Baliabide Soziosanitarioen Mapa berriak Euskadiko arreta soziosanitariora bideratuak, eta informazio erabilgarria eskaintzen die profesionalei eta herritarrei.
-
Iraupen luzeko zainketa eredua munduko 10 herrialdeetan -
Euskadiko Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integralak idazteko jarraibideak Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak dokumentu bat argitaratu du, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei eta organismo publikoei bideratutako irisgarritasun unibertsaleko estrategiak garatzeko laguntza eta erreferentzia gisa balio dezan, estrategia horiek ezartzen laguntzeko, Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integralak (PIAU) artikulatuz
-
Pobrezia eta ordaindu gabeko zaintzaileak Erresuma Batuan. Gomendioak Joseph Rowntree Fundazioak txosten bat argitaratu du, pobrezia eta pobreziatik eratorritako arazoak lantzeko gomendio politikoak biltzen dituena, ordaindu gabeko zaintzaileek aurre egin behar dietenak, bizitako esperientziak dituzten pertsonen ahotsen eta haien ikaskuntzen ebidentzian eta babesean oinarrituta.
Berri guztiak Ekitaldi guztiak
Arreta Soziosanitariora Hurbilduz
Euskadiko Arreta Soziosanitarioa, osasun zerbitzuak eta zerbitzu sozialak eskaintzen dituzten erakunde guztiak elkartuko dituen koordinazio-espazio eta bilgune izango den espazio baten eratzea proposatzen duen sistema konplexua da. Pertsonen inguruan antolatuta dago, arrazoi ezberdin eta konplexuak direla eta zerbitzu hauen erabiltzaile edo hartzaile diren pertsonen inguruan bereziki. Antolaketa hau da soziosanitarioari zentzua ematen diona.
- Buru-nahasmendua duten pertsonak
Gaixotasun psikiatrikoak pairatzen dituztenek hainbat berezitasun espezifiko dituzte, gizarte-estigma mingarri batekin duten lotura esaterako.
- Baztertuta dauden eta babesik gabe geratzeko arriskuan dauden pertsonak
Zaurgarritasun egoeran dauden pertsonak dira, era koiunturalean (bazterkeriaren kasuan) edo estrukturalean (mendekotasuna, ezintasuna, etab-en kasuan).
- Ezintasunen bat duten eta/edo mendekotasun-egoeran dauden pertsonak
Beren autonomia potenziatzea behar duten pertsonak dira, hau kontserbatu , garatu eta euren bizitzaren gaineko kontrola ahalik eta denbora luzeenean izan dezaten.
- Premia bereziak dituzten haurrak
Diziplinartekotasunetik heldu behar diren kasuak izaten dira, hezkuntza arloa, osasun arloa eta arlo sozialetik landu beharrekoak.
- Beste kolektibo batzuk (bizitzaren amaieran dauden pertsonak, gaixotasun, arraroak...)
Talde jakin batzuei arreta berezia eman behar izaten zaie duten gizarte ordezkaritza eskasagatik eta bizibilidae faltagatik.
Planak eta Proiektuak
Atal honetan azaltzen diren planak eta proiektuak Euskadiko koordinazio soziosanitarioko taldeak eta koordinazio soziosanitarioko antolamenduko gainerako egiturek prestatu dituzte. Euskadiko koordinazio soziosanitarioko taldean koordinatzaile soziosanitarioak eta BIOEF eta Osakidetzako kideak ari dira.
Dokumentazioa
Arreta Soziosanitarioko txostenak, gidariak, eskuliburuak eta beste dokumentu batzuk