Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 7koa, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariarena, 2023ko azaroaren 10eko Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, 2023-2024 ikasturtean Lanbide Heziketarako 2030 Eskola Agenda eta 2030 Agenda programak garatzeko EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxeei ematen zaizkien dirulaguntzen ebazpen-proposamena egiteko ardura izango duen balorazio-epaimahaiko kideak izendatu ziren.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 92
  • Hurrenkera-zk.: 2244
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/05/07
  • Argitaratze-data: 2024/05/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eskolako Agenda 2030 eta Lanbide Heziketako Agenda 2030 programak garatzeko oinarri arautzaileak ezartzen dituen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2023ko irailaren 5eko Aginduaren 12. artikuluak dioenez, aurkeztutako eskabideak aztertzeko balorazio-epaimahai bat eratuko da, kide hauek izango dituena: Ingurumen Hezkuntza, Prestakuntza eta Sentsibilizazioko Zerbitzuaren arduraduna, epaimahaiburu gisa; eta Ingurumen Sailburuordetzako bi teknikari, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariak izendatuak (Sailburuordetza horretan antzinatasun handiena duen pertsonak jardungo du idazkari-lanetan). Balorazio-epaimahaiaren osaera izenduna EHAAn argitaratuko da, EAEONALTB-ren 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Aipatutako ebazpena eman zenetik igarotako epean, Natura Ondare eta klima Aldaketa Zuzendaritzako teknikari batek, Aitana Martínez de Morentin Jurado andreak, batzordekide izendatu eta idazkari gisa jarduteko izendatuak, bere lanpostua utzi du, eta, bere eginkizunak beteko dituen zuzendaritza horretako beste teknikari batek ordezkatu behar izan du.

Esandakoarekin bat, honako hau

Mikel Ballesteros García, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzako teknikaria, izendatzea Lanbide Heziketarako 2030 Eskolako Agenda eta 2030 Agenda programak garatzeko EAEn dauden unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei ematen zaizkien dirulaguntzen ebazpen-proposamena egingo duen balorazio-epaimahaiko kide. Idazkari gisa jardungo du.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 7a.

Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,

ADOLFO URIARTE VILLALBA.