Arautegia

Inprimatu

50/2024 DEKRETUA, apirilaren 23koa, Bilboko Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko bokal bat izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 91
  • Hurrenkera-zk.: 2223
  • Xedapen-zk.: 50
  • Xedapen-data: 2024/04/23
  • Argitaratze-data: 2024/05/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: EAEko udalak; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia

Testu legala

Estatuko Portuei eta Merkataritza Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuak interes orokorrekotzat jotako portuak arautzen ditu atariko tituluaren II. kapituluan, eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan, Bilbokoa eta Pasaiakoa sartzen ditu portu horien artean.

Estatuaren lurralde-antolaketa ikusita, eta lurraldean dauden interes orokorreko portuek autonomia-erkidegoetan duten eragin ekonomiko eta soziala kontuan hartuta, legegintzako errege-dekretuak behar diren neurriak ezartzen ditu autonomia-erkidegoek partaidetza handiagoa izan dezaten portu-agintaritzen hots, portu horiek zuzentzen dituzten organo publikoen antolaketa-egituran.

Zehazki, Estatuko Portuei eta Merkataritza Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.1 eta 30.2 artikuluetan ezarritakoaren arabera:

  1. Administrazio Kontseiluak honako kide hauek ditu:

    (...)

    1. Berezko kide bat; kide hori itsas kapitaina izango da.

    2. Gutxienez 10 bokal, eta gehienez 13. Kanariar eta Balear uharteetarako, ordea, 16 artekoa izango da bokal kopurua. Autonomia-erkidegoei edo Ceuta eta Melilla hiriei dagokie kopuru hori ezartzea, baita bokalak izendatzea ere.

  2. Autonomia-erkidegoek edo Ceuta eta Melilla hiriek, c) letran aipatu diren bokalak izendatzerakoan, honako irizpide hauek errespetatuko dituzte:

    1. Itsas kapitaina eta beste hiru bokal izango dira Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkari Kontseiluan. Hiru bokal horietako bat estatuaren abokatu bat izango da, eta beste bat Estatuko Portuak erakunde publikokoa.

    2. Administrazio Kontseiluko lehendakariaz gain, lau bokalek ordezkatuko dute autonomia-erkidegoa.

    3. Kanariar Uharteetan, kabildo bakoitzak ordezkari bat izango du, eta, Balear Uharteetan ere, kontseilu bakoitzak ordezkari bat izango du.

    4. Portuaren zerbitzugunea euren mugartean duten udalek Kontseiluko gainontzeko kideen % 33ko ordezkaritza izango dute. Eraginpeko udalak bat baino gehiago badira, lehenik honako hauei egokituko zaie ordezkaritza: portu-agintaritzak administratutako portuari/ei izena ematen dion/en udalari/ei, eta, ondoren, gainerakoei: zerbitzuguneak udal-mugartean zer azalera hartzen duen, hainbateko proportzioan.

    5. Kontseiluko gainerako kideen % 66 honako hauen ordezkari izango dira: merkataritza-, industria- eta nabigazio-ganberenak, enpresa- eta sindikatu-erakundeenak, eta portuen arloan garrantzi handia duten sektore ekonomikoenak.

      Kideen izendapena, nahitaez, Administrazio Kontseiluan ordezkaritza duten administrazio publikoek, erakundeek eta organismoek proposatuta egingo da. Estatuko Administrazio Orokorraren kasuan, Estatuko Portuak erakunde publikoko lehendakariak egingo du proposamena.

      Administrazio Kontseiluko bokalen izendapenek, lehen apartatuko c) letran aipatzen direnek, lau urteko indarraldia izango dute. Izendapena berritu ahal izango da, hurrengo apartatuan ezarritakoa eragotzi gabe.

      Kontseiluko bokalak kargutik kentzeko erabakia autonomia-erkidegoko organo eskudunak hartuko du, bokal horiek ordezkatzen dituzten antolakundeek, organismoek eta erakundeek hala proposatuta.

Horiek horrela, eta bat etorriz Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Estatuko Portuei eta Merkataritza Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoarekin, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2024ko apirilaren 23an egin duen bilkuran proposamena onartu ondoren, honako hau

Dekretu honek ondorioak izango ditu Bilboko Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko lehendakariari bokal hau izendatu dela jakinarazten zaion egunetik aurrera; dekretua, bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko apirilaren 23an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik